ARIKETA FISIKOA ETA ARRISKU KARDIOBASKULARRA UNIBERTSITATEKO IKASLEETAN
Egileak:
A Irazusta1
I Hoyos2
J Zubero
S Gil3
J Irazusta2
1Erizaintza Saila. Erizaintzako U. Eskola; 2Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea; 3Errendimendu altuko Saila. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea; Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarrera
SARRERA
Ezaguna da azkenaldian gizarte garatuetan gertatzen ari diren aldaketek gure bizi-ohituretan duten eragina eta hauek gaixotasun zehatz batzuen prebalentzia igo egiten dutela; hauen artean, gaixotasun kardiobaskularrak. Bizi-ohituren artean ariketa fisikoak duen garrantzia eztabaidaezina da. Hala eta guztiz ere, gizarte garatuetan sedentarioen kopurua oso altua da, baita gazteen artean ere.Helburuak
HELBURUAK
Helburuak unibertsitateko ikasleen ariketa fisikoa egiteko ohitura eta egoera fisikoa ezagutzea izan dira.Metodoak
METODOAK
Ikerketan Euskal Herriko Unibertsitateko zozketaz aukeratutako 111 ikaslek parte hartu zuten, 75 neskak eta 36 mutilek. Ikasleen batez besteko adina 18,3 urtekoa zen.
Ariketa fisikoa egiteko ohitura ezagutzeko balidatutako galdesorta baten bidez egin genuen, gero ikasleak, egindako ariketaren arabera, hiru taldetan sailkatuz.
Azterketa fisikoan tentsio arteriala, antropometria eta ahalmen aerobikoa (oxigenoaren kontsumo maximoa metodo ez-zuzenez kalkulatuz) neurtu genizkien.Emaitzak
EMAITZAK
Ikasleen % 44,1a sedentarioa da, % 15,3ak astean behin edo bitan ariketa fisikoa egiteko ohitura du eta % 40,5ak astean hirutan edo gehiagotan egiten du. Sedentarioen kopurua askoz ere altuagoa da nesken artean, nesken % 53,3a sedentarioa izanik.
Ikasleen ahalmen aerobikoa azaltzerakoan, bere pisuarekiko erlatiboa den oxigeno-kontsumo maximoaren bidez egingo dugu. Nesken eta mutilen arteko diferentzia handirik ez da topatu, nesken batez besteko oxigeno-kontsumo maximo erlatiboa 42,1 ml/kg/min-koa da eta mutilena, aldiz, 40 ml/kg/min-koa. Aldiz, estatistikoki adierazgarriak diren desberdintasunak topatu ditugu, astean bitan baino gehiagotan ariketa egiten dutenen eta beste taldeen artean (p<0,05).
Era berean, ikerketa honetan korrelazio negatiboak topatu ditugu ikasleen kontsumo maximoa eta arrisku kardiobaskularra adieraz dezaketen parametro desberdinen artean. Hau da, zenbat eta oxigeno-kontsumo altuagoa izan, gorputz-masaren indizearen, gorputzeko gantz-portzentajearen eta tentsio arterialaren balio baxuagoak azaltzen dira.Ondorioak
ONDORIOAK
Ikasleen proportzio altua sedentarioa da, are gehiago nesken artean.
Ikerlan honen emaitzek, hainbat osasun-erakundek ariketa fisikoa astean gutxienez hirutan egitearen aholkua sendotu egiten dute.
Ahalmen aerobikoa gaixotasun kardiobaskularren arriskua gutxitzeko osagai garrantzitsu bat dela berriro baieztatzen da ikerketa honetan.Bibliografia