Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ELIKADURA ETA ARRISKU KARDIOBASKULARRA UNIBERTSITATEKO IKASLEETAN

Egileak:

A Irazusta1

I Hoyos2

F Ruiz2

J Gil2

J Irazusta2

1Erizaintza Saila. Erizaintzako U. Eskola; 2Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea; Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Ezaguna da azkenaldian gizarte garatuetan gertatzen ari diren aldaketek gure bizi-ohituretan duten eragina eta hauek gaixotasun zehatz batzuen prebalentzia igo egiten dutela; hauen artean, gaixotasun kardiobaskularrak. Bizi-ohituren artean elikadurak duen garrantzia eztabaidaezina da.

Helburuak

HELBURUAK Helburua unibertsitateko ikasleen elikadura ezagutu eta honek arrisku kardiobaskularrekin erlazionatutako hainbat parametrotan duen eragina deskribatzea izan zen.

Metodoak

METODOAK Ikerketan Euskal Herriko Unibertsitateko zozketaz aukeratutako 111 ikaslek parte hartu zuten, 75 neskak eta 36 mutilek. Ikasleen batez besteko adina 18,3 urtekoa zen. Elikaduraren azterketa hiru egunetako dietaren autoerregistroaren bidez egin zen. Azterketa fisikoan tentsio arteriala eta antropometria neurtu genituen, gorputz-osaera eta gorputz-masaren indizea (GMI) ezagutzeko.

Emaitzak

EMAITZAK Emaitzak ondorengo tauletan laburbildu ditugu, bertan batez besteko balioak eta desbiderapen estandarra azaltzen direlarik. Azterketa fisikoa Neskak Mutilak Pisua (kg) 60,69,45 74,510,8 Altuera (cm) 163,65,35 177,77,30 BMI (kg/m2) 22,73,40 23,63,27 Gantz-portzentajea 22,56,11 15,25,02 P. sistolikoa (mm Hg) 116,510,3 124,512,4 P. diastolikoa (mm Hg) 71,67,31 75,88,7 Elikadura Neskak Mutilak Energia (kcal) 2,013+52,1 2,517+76,3 Lipidoak (%) % 45,7 % 45,9 Proteinak (%) % 14,4 % 6,1 Gluzidoak % 38,0 % 38,0 Zuntza (g) 15,7+0,7 19,3+1,1 Dietaren ezaugarrien eta aztertutako arrisku kardiobaskularreko parametroen arteko korrelazioetan ondorengo puntuak azpimarratu ditugu: - Hartutako energia-kantitateak eragin positiboa du parametro gehienetan, hau da, zenbat eta energia gehiago kontsumitu GMIaren, gantz-portzentajearen eta tentsio arterialaren balio baxuagoak dituzte. - Dietako gluzidoen portzentajeak ere eragin positiboa du deskribatutako parametroetan, baita zuntz-kantitateak ere. - Dietako gantzen portzentajeak, aldiz, eragin negatiboa izango du.

Ondorioak

ONDORIOAK Emaitza hauek beste herri garatuetan egindako ikerketak berresten dituzte, non elikadura-patroia gantz eta proteinetan “aberatsegia” den eta gluzidoetan pobrea, are gehiago gluzido konplexuetan eta zuntzean. Honek, ikusi dugunez, eragin kaltegarria dakar ez bakarrik gazte hauen helduarorako, baita egungo gazteen osasun-egoeran ere, tentsio arterialaren balio altuagoak izanda eta obesitate gehiago pairatuz. Ikerlan hau Eusko Ikaskuntzak emandako diru-laguntzari esker egina izan da.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan