Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

TRATAMENDU INTENTSIBOAK ETA SINDROME KORONARIO AKUTUAREN PRONOSTIKOA

Egileak:

I Peña*

I Agiriano **

S Agirregomezkorta**

JM Marín**

Z Perea***

A Ugarte***

Deba Goieneko Ospitalea. Arrasate (Gipuzkoa). Barne-Medikuntza Zerbitzua (*), Larrialdietako Zerbitzua (**), Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku egoiliarrak (***)


Sarrera

SARRERA Sindrome Koronario Akutua (SKA) tratatzeko, fibrinolisia eta Angioplastia Koronario Transluminal Azal-zeharrekoa (AKTA) lehenbailehen erabiltzen ditugu gaur egun. Horri esker, lehen 30 eguneko hilkortasuna jaitsi egin da azken urteotan gaixo hauengan.

Helburuak

HELBURUAK SKA jasan duten gaixoek Larrialdiak Zerbitzuan eta Arreta Intentsiboen Unitatean (AIU) zer tratamendu jaso duten ikustea, ST igota edo ez igota eduki izanaren arabera. Horren ondorioz, hilkortasuna aztertzea eta lehen aipatutako bi tratamenduen bigarren mailako efektuak baloratzea ditugu helburu.

Metodoak

METODOAK Atzera begirako azterketa deskriptiboa egin dugu 2005ean zehar SKA izan duten 19 paziente hartuta. Gaixo hauek geure ospitaleko Larrialdiak Zerbitzuan ikusi eta ondoren Txagorritxu Ospitalera (Gasteiz) eraman genituen. Prozesu osoan egindako txostenak aztertu ditugu, baloratu nahi ditugun datuak lortzeko: Adina, generoa, ST uhina EKGn, fibrinolisia ala ez, AKTA ala ez, hilkortasuna lehen 30 egunetan eta fibrinolisiaren eta angioplastiaren bigarren mailako efektuak (istripu zerebro-baskularrak, odoljarioak, beste batzuk).

Emaitzak

EMAITZAK Gaixo gehienak gizonezkoak ziren, eta batez beste 61 urte zeuzkaten. Larrialdietan, ST igota zeukaten gehienek fibrinolisia hartu zuten (9/14), baina gero Intentsiboetan gehienek ez zuten angioplastiarik jaso (3/14). Heriotza-tasari eta alboko eraginei dagokienez, ikusi duguna bat dator literatura medikoan deskribatuta dagoenarekin.

Ondorioak

ONDORIOAK Tronbolisiak eta kateterismo azkarrek infartuen pronostikoa hobetzen dute eta azken urteotan aurrerapen nabarmena ekarri dute gaixotasun kardiobaskularren arloan.

Bibliografia

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan