Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

4.9. Medikalizazioa eta osasun sustapena

Egileak:

Pilar Marin Palacios

Lazaro Elizalde Soto

Osasunbidea. Osasun Publikoko Institutua. Osasun Sustapeneko Atala.


Sarrera

Medikalizazioa eta Osasun Sustapena kontzeptu kontrajarriak dira. Medikalizazioa prozesu bati deitzen zaio, non arazo medikoak bizitzaren ezaugarri eta gertaerak bihurtzen diren eta horregatik eskatu eta tratatu egiten dira osasun profesionalen bitartez. Batzuek Eritasun sustapena deitzen dute. Osasun Sustapena, ordea, jendearen gaitasuna indartzen saiatzen da osasunaren kontrola bere gain izateko. Horretarako ebidentzian oinarritutako tresna eta metodo propioak erabiltzen ditu.

Helburuak

Osasun Sustapenak medikalizazioaren bizitzari aurre egiteko zein bide dituen erakustea.

Metodoak

Bilaketa bibliografikoa, ebidentziaren errebisioa, eta horretan oinarritutako gomendioak proposatzea.

Emaitzak

Osasun Sustapenaren kontzeptua 1986tik dator Munduko Osasun Erakundeak bultzatua. Ottawako lehen Gutunean horrela definitzen du: pertsonei ahalmenak ematen dien prozesua bere osasuna kontrolatu eta indartzeko. Hori bideratzeko lehentasunezko 5 ekintza definitzen ditu: politika publiko osasungarria, osasunerako gune egokiak sortzea, osasunerako ekimen komunitarioa indartzea, gaitasun pertsonalak garatzea, eta osasun zerbitzuen birbideratzea. Ottawako Konferentziatik lotutako kontzeptuak geroago garatu egin dira eta hauek sortu dira besteak beste: ikuspegi globalak, osasunerako eskenatokiak, osasun alfabetizazioa, giza eta komunitateen “empowerment”, edo ekitatea. Zenbait lorpen adierazgarri. Ebaluatu direnen artean nabarmentzen diren emaitzak hauek dira: - Adineko jendearen etxeko zainketak egitean ingresuak:▼%7 gutxitzen dira eta lotutako konplikazioak ▼% 57 gutxitzen dira - Ariketa fisikoaren preskripzioa - Elikadura. Fruta eta barazki prezioaren eko dirulaguntza emanez gero, honek hauen %5eko kontsumoa handitzen du. - TBan Janari lasterraren (Fast-food) publizitatea debekatuz gero, 3-11 urteko haurren gain-pisua a, eta 12-18 urtekoen a gutxitu daitekeela aurreikusten da - Nerabeen etxeetatik edari azukredunak kentzean, gutxitze esanguratsuak lortu zituen interbentzio batek GMIan - Tabako salmenten murrizketa zela eta, gazteak erretzen hasteko joera %33 gutxitu zen Beste antzeko estrategiak baliagarriak dira osasuna hobetzeko eta osasun kalteak gutxitzeko.

Ondorioak

Badira 4 zutabe nagusi gizartean gaixotasun zama gutxitzeko: elikadura, tabakoa, ariketa fisikoa eta alkohola. Haien aurrean Osasun Sustapenak dituen tresnak giltza dira bizitza osasungarria eta medikalizazio gutxiagorekin bizitzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan