Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BIRIKA-ZAINEN ABLAZIOA FIBRILAZIO AURIKULARREAN: BIZI-KALITATEAREN HOBEKUNTZA

Egileak:

V Montero

P Aierbe

X Arrastio

A Subinas

L Quintas

MF Arkotxa

J Mtz.-Alday

J Ormaetxe

JM Agirre

Basurtuko Ospitalea, Kardiologia Zerbitzua, Elektrofisiologia Saila


Sarrera

SARRERA Fibrilazio aurikularra da takiarritmiarik ugariena, eta sarritan gaizki kontrolatzen da. EKGn P uhinak desagertu eta “f” uhin txikiak agertzen dira, aldakor zein irregularrak. Arrazoia: “birsartze” motako zirkuitu bakarrak/gutxik/askok sortua. Ondorioak larriak dira: bihotz-gutxiegitasuna eta garun-enboliak batez ere, eta bizi-kalitatea nabarmen hondatzen da. Sarritan birsartze-mekanismoa birika-zainen muskulu-eraztunetatik abiatuta eragiten da eta kasuen % 60 ere senda daitezke ablazioaren bidez.

Helburuak

HELBURUAK Fibrilazio aurikular paroxistiko eta errefraktarioa daukaten gaixoen bizi-kalitatearen hobekuntza ikertzea, birika-zainen ablazioa erabili ondoren. Erritmo sinusala birjartzera daraman edozein teknikarekin gertatzen den bezala, zaila da emaitzak zehaztea eta hau izan da, hain zuzen, gure lan honen helburua prozedura hau erabili ondoren.

Metodoak

METODOA Birika-zainen isolamendu elektrikoa, irrati-frekuentziaren bidez, kartografia zirkunferentziala erabilita (Haissaguerre-ren teknika) jarri diegu 27 gaixori (6 gaixok bina prozedura behar izan zituzten) erritmo sinusala birjartzekotan eta lortutako emaitzen atzera begirako analisia egin dugu. Telefono-elkarrizketaren bidez Torontoko Unibertsitatearen Testa egin zitzaien (The University of Toronto Atrial Fibrilation Severity Scale), bizi-kalitateari buruzkoa fibrilazio aurikularrean. Galdeketa honen bidez gaixoen egoera orokorraren maila, palpitazio-krisien maiztasuna, iraupena eta intentsitatea, kardiobertsio elektrikoaren beharra, larrialdietarako bisitak eta ospitaleratze-kopurua ikertzen dira, prozeduraren aurretik eta ondoren.

Emaitzak

EMAITZAK Gaixoen aurretiko egoera orokor subjektiboa, 1etik (txarrenetik) 10erako (onenerako) eskalan baloratuta, 4,52 +/- 1,89 izan zen eta, aldiz, prozeduraren ondoren, 7,31 +/- 2,21, izanik hobekuntza estatistikoki oso adierazgarria (p < 0,001). Baloratutako gainerako aldagaietan, ospitaleratze-kopurua kenduta, hobekuntza nabarmena ere agerian jartzen da prozeduraren ostean: palpitazio-gertakari gutxiago, gertakarien iraupena eta intentsitatearen murrizketa eta kardiobertsio elektriko gutxiago behar izatea.

Ondorioak

ONDORIOAK Horrenbestez, birika-zainen isolamendu elektrikoa fibrilazio aurikularra duten gure gaixo-taldean, bizi-kalitateak eta arritmia honi elkartutako gainerako parametro klinikoek hobekuntza nabarmena agertzen dute prozedura honen bidez.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan