Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HAUR-OBESITATEAREN BILAKAERA HAMAR URTETAN PEDIATRIAKO KONTSULTA BATETAN

Egileak:

X Txakartegi Etxebarria

C Álvarez Rodríguez

Gernika-Lumoko Osasun Zentroa. Pediatria.


Sarrera

SARRERA Haur obesitatea diagnostiko gero eta frekuenteagoa da mundu garatuan. Gertaera hau bizimodu-aldaketekin batera omen doa. Arazo nagusienetariko bat bihurtu da obesitatea haur-osasunean, urteak aurrera egin ahala iraun egiten duelako eta zenbait entitate patologikorekin erlazionatua dagoelako, gaixotasun kardiobaskularrarekin eta diabetesarekin esaterako. OEEren 5. Jardunaldietan komunikazio batekin bere prebalentziaren gorakadaz jabetu eta gero, neurri bereziak hartzen dira gure kontsultan haur-obesitatearen prebentziorako eta kontrolerako 1997tik aurrera.

Helburuak

HELBURUA Ikerketa honen helburua Gernika-Lumoko kontsulta bateko 3 kohorteko 14 urteko neska-mutilen obesitatea eta gainpisua eta bere pisu-bilakaera 6 urtetik aurrera ezagutzea da eta, halaber, gure kontsultan jarritako neurriak eraginkorrak diren ala ez antzematea.

Metodoak

PAZIENTEAK ETA METODOAK 1981, 1986 eta 1991 urteetan jaiotako 61, 59 eta 59 neska-mutilen azterketa longitudinala burutzen da bere 6, 10 eta 14 urtebeteko Gorputz Masaren Indizea (GMIa) kalkulatuz. Hiru kohorteak zeharkako azterketaren bidez parekatzen dira. Obesitatea eta Gainpisua Hazkuntza eta Garapena Ikertzeko Institutuaren (F. Orbegozo Fundazioaren) Hazkundeko Kurba eta Taulatan GMIa >P97 eta P>90 direnean hurrenez hurren zehaztu dira.

Emaitzak

EMAITZAK 14 urte beteak dituzten haurretan obesitatearen prebalentzia % 3,28koa da 1981ean jaiotakoetan (% 3,23 gizonezkoetan eta % 3,33 emakumezkoetan), % 11,86koa (% 16,67 eta % 6,90) 1986koetan eta % 6,78koa (% 12 eta % 2,94) 1991koetan, desberdintasuna esanguratsua izanik 3 kohorteen artean. Sexuen arteko desberdintasun esanguratsua aurkitzen da mutilen alde 14 urteko parametroetan 1991n eta 1986an jaiotakoetan.

Ondorioak

ONDORIOAK 14 urteko Obesitatearen eta Gainpisuaren prebalentzia 1991n jaiotako neska-mutilen artean kezkagarria da, baina ez, ordea, datu berrien arabera, Euskal Herrian eta are gutxiago Estatu Espainolean diren beste. 1981ean eta 1991n jaiotakoen artean dagoen desberdintasuna ere ez da inguruan gertatu den adina nabarmena. Haur-obesitatea Osasun Publikoko arazo larria da eta publikoak izan behar dira berari aurre egiteko neurri nagusiak. Bitartean, Lehen Arretako Pediatriako kontsultek zeregin garrantzitsua izan behar dute, bere prebentzio eta kontrolean emaitza onak lor daitezkeelako, azterketa honetan, gure ustez, erakusten den moduan.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan