Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

GAIXOTASUN KARDIOBASKULARRARI ETA BIZI-ITXAROPENARI BURUZKO IKERKETA EUSKADIKO 65 URTETIK GORAKO GIZAKIENGAN (1986-2001)

Egileak:

J Delgado Naranjo

A Plazaola Altzerreka

C Rodríguez Andrés

Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Euskal Autonomia Erkidegoa demografikoki, beste herrialde aurreratuak bezala zahartzen ari da. Datozen urteotan, zer-nolako osasun egoera izango du talde horrek? Galdera horri erantzuteko bizi-itxaropena kalkula daiteke. Horren bitartez talde horretan ager daitezkeen osasun eta gizarte-laguntzen beharrak ikus daitezke

Helburuak

HELBURUAK i) Gaixotasun kardiobaskularren bizi-itxaropen espezifikoa estimatzea eta bere eboluzioa ezagutzea. Lurralde historikoka, generoka, adinka eta heriotza-urteka zehaztuta. ii) EAEko 65 urteko biztanleen bizi-itxaropena estimatzea. Lurralde historikoka, generoka, adinka eta heriotza-urteka zehaztuta. iii) Estimatutako 65 urteko biztanleen bizi-itxaropena, gaixotasun kardiobaskular guztiak prebenituz gero, teorikoki izango luketen bizi-itxaropenarekin konparatzea. Lurralde historikoka, generoka, adinka eta heriotza-urteka zehaztuta.

Metodoak

METODOAK Ikerketa honen helburuko populazioa honako hau da: Euskadin 1986tik 2001era bizi izandako 65 urtetik gorako gizon-emakumeak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Hilkortasun-Erregistroak urte-tarte horretarako 204.579 hildako kasuen informazioa eskuratu digu; datu horiek Autonomia Erkidegoak eta INEk adostutako Hiltzeko Zergati Nagusien Zerrenda Laburraren arabera sailkatuta daude eta herrialdeka, adinka, urteka eta generoka bereiztuta datoz. Osasun-egoera baloratzeko hain baliagarria denez, bizi-iraupenaren kide bat erabiliko dugu, hau da bizi-itxaropena. Bizi-itxaropena estimatzeko bizitza-taula metodologia erabili da. Bizi-itxaropena hilkortasun-tasaren funtzioa da eta biak lotuta daude. 65 urte dituztenen bizi-itxaropenak (I65) 65 urteko lagun bati bizitzeko geratzen zaizkion urteak adierazten ditu. 65 urte dituztenen bizi-itxaropena adin-talde baten behatutako hilkortasunaren arabera kalkulatu da. I65-en estimazioa hilkortasun-tasa espezifikoen funtzioa da.

Emaitzak

EMAITZAK Grafikoak honako hau adierazten du: 65 urteko gizabanakoetan behatutako bizi-itxaropena eta teorikoki kalkulatutakoa. Horretaz gain, grafikoaren azpialdean bien bizi-itxaropenen arteko aldea eta joera ere adierazten du. Datuak generoaren eta lurralde historikoaren arabera bereiztuta daude. Ikerketa-urteak 1986-2001 dira.

Ondorioak

ONDORIOAK Ikertutako epean zirkulazio-sistemako gaixotasunen arriskua gutxitu egin da. Jaitsiera horixe da hilkortasun orokorra gutxitzearen arrazoi garrantzitsuenetarikoa, eta neurri berean, 65 urtekoen bizi-itxaropena luzatzearen arduraduna.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan