GAITZ KARDIOBASKULARRENGATIK 65 URTETIK GORAKOEN HILTZEKO ARRISKUAREN IKERKETA EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN (1986-2001)
Egileak:
A Plazaola Altzerreka
J Delgado Naranjo
C Rodríguez Andrés
Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikokoa Saila. Euskal Herriko Unibertsitatea
Sarrera
SARRERA
Euskal Autonomia Erkidegoa demografikoki, beste herrialde aurreratuak bezala zahartzen ari da. Gizon-emakumezkoen populazioa gero eta urte gehiago bizi da eta oso ume gutxi ari dira jaiotzen. Derrigorrezkoak dira ikerketa biodemografikoak eta epidemiologikoak osasun eta gizarte-zaintzak beharrezkoak diren edo ez aurreikusteko.Helburuak
HELBURUAK
iv) Gaixotasun kardiobaskularren hilkortasun-tasa espezifikoa kalkulatzea.
v) Helburuko populazioan, gaitz kardiobaskularrek duten hiltzeko arriskua estimatzea.
vi) Gaitz kardiobaskularren eraginez hiltzeko arriskuaren eboluzioa ezagutzea.
Kalkulatutako datu guztiak adinka (65 urtetik 100 eta gehiagora), lurralde historikoka, generoka eta heriotza-urteka doitu dira.Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK
Ikerketa honen helburuko populazioa honako hau da: Euskadin, 1986tik 2001era bitartean, bizi izandako 65 urte edo gehiago zituzten gizon-emakumeak.
Datuen iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Hilkortasun Erregistroak hildako urte-tarte horretarako 204.579 kasuren informazioa eskuratu digu; datu horiek Autonomia Erkidegoak eta INEk adostutako Hiltzeko Zergati Nagusien Zerrenda Laburraren arabera sailkatuta datoz.
EUSTATek helburuko populazioaren tamaina eskuratu digu. Datu guztiak adinka, lurralde historikoka, generoka eta heriotza-urteka bereiztuta daude.
Datu horiekin heriotza-tasa espezifikoak kalkulatu dira. Poisson erregresioan oinarritutako adina / aldia / kohortea ereduak eraiki dira, honako espresio matematiko hauen bitartez:Emaitzak
EMAITZAK
Arriskuaren eboluzioaren grafikoak eraiki dira adinka, aldika eta kohorteka. Euskal Autonomia Erkidegoan gertatutako heriotzen ia % 40 zirkulazio-aparatuko gaitzei lepora diezaiekegu. Emakumezkoen artean ia % 50eraino iristen da tasa hori. Bizkaiko emakumezkoak izan dira arrazoi horrengatik hildako talderik handiena osatu dutenak. Arabako gizonezkoak izan dira gutxien hil izan direnak gaitz horrengatik.
Zirkulazio-gaitzen artean, garuneko hodi baskularren gaixotasunak dira heriotzen % 30 sorrarazi dutenak; garuneko hodi baskularren gaitzak gehi bihotzeko infartu akutua, bihotzeko gutxiegitasuna eta bihotzeko beste gaitz batzuk dira EAEn 65 urtetik gorakoen % 75ean zirkulazio-gaitzek sorrarazitako heriotzen zergatia.Ondorioak
ONDORIOAK
Aurkitu izandako ezberdintasunak gehien eta ondoen azaltzen dituen eredu estatistikoa lurralde historikoaren, generoaren, adinaren eta kohortearen aldagaiak dauzkan eredua da. Analisiak honako hau adierazten du:
- Zirkulazio-gaitzen eraginez hiltzeko arrisku baxuena duen lurraldea Araba da. Bizkaian, berriz, da altuena arrisku hori.
- Emakumezkoen artean arrisku gehiago dago zirkulazioko arazoengatik hiltzeko gizonezkoetan baino.Bibliografia