LEVOSIMENDANAREN ERABILERA BIHOTZAREN HUTSEGITE AKUTUAN
Egileak:
JJ Urrejola
E Mongil
I Sanchez
P Perez
M Arzuaga
A Arizaga
Galdakaoko Ospitalea. Anestesia Zerbitzuko partaideak
Sarrera
SARRERA
Bihotzeko hutsegite akutuan erabiltzen diren medikamentuak beti daude berritzeko bidean, eta azkenekoz asmatutako botiketako bat levosimendana da.Helburuak
HELBURUA
Botika honen ondorio mesedegarriak eta kaltegarriak zeintzuk diren jakitea, horrela botikaren erabilera egokia egiteko: dosifikazio mailan, noiz erabili behar den jakiteko eta ea beste botika batzuk baino hobeagoa den jakitekoMetodoak
METODOA
Guk honako gaixoan erabili genuen: 56 urteko gizonezkoa, hanka bat galdua zuen leherketa baten ondorioz eta arrazoi beragatik shock septikoa egin zuen; gainera gaixo hau birika eta bihotzeko transplante baten zain zegoen, bihotza ehuneko 17an zebilen.
Normalean erabiltzen ditugun botikak jarri eta gero ez genuen emaitza egokirik lortu eta gaixoari birritan geratu zitzaion bihotza, azkenik levosimendana erabili genuen honako dosifikazioarekin: 0,5 mikrogramo/ kilo / minutu 24 orduz.
Emaitzak ikusteko Swanz-Ganz bat eta arteria erradial bat jarri genizkion.Emaitzak
EMAITZAK
Levosimendana erabili eta gero bihotzaren gastua igo eta biriken presioa jaitsi ziren, horrela eta beste botika batzuen laguntzarekin egoera hemodinamikoa, bihotzekoa eta biriketakoa lortu eta gero gaixoa etxera joan zen.Ondorioak
ONDORIOAK
Levosimendana beste botika batzuen ordez edota beste batzuekin espero diren ondorioak lortzen ez dituztenean erabil daiteke.Ondorio kaltegarririk ohikoena tentsio-jaitsiera da , horregatik tentsio sistolikoak 85etik gora egon behar du. Ondorio egokienak bihotz-gastuaren igoera eta birika-presioaren jaitsiera dira. Esan behar da 2005ean Europako Kardiologoen Elkarteak levosimendana haien bihotzeko hutsegite akutuen tratamendurako gida berrian sartu zuela.Bibliografia