Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BIHOTZEKO GAIXOTASUN ISKEMIKOA GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOAN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Egileak:

N LarraƱaga LarraƱaga

M Basterretxea Irurzun

L Arriola Larrarte

Epidemiologia Zerbitzua. Gipuzkoako Osasun Publikoko Ordezkaritza. Osasun Saila.


Sarrera

Sarrera Herrialde garatuetan, bihotzeko gaixotasun iskemikoa (BGI) da lehen heriotza-kausa. Gipuzkoan 2003an heriotzen % 7,8 arrazoi honengatik gertatu ziren eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) % 8,4. Dena den, EAE Europar Batasunarekin alderatuz gero, BGIari dagokionez, hilkortasun-tasa baxuagatik nabarmentzen da. Intzidentzia-datuari dagokionez 1997tik 2000ra, IBERICA proiektuan barne jaso zirenak besterik ez izan arren, ospitaleko alten erregistroaren bitartez izan dezakegu BGIak eragin dituen ospitaleratzeen berri.

Helburuak

Helburua Gipuzkoako eta EAEko populazioan 1996 eta 2003a bitartean BGIagatik izandako hilkortasuna eta ospitaleko alten bilakaera aztertzea

Metodoak

Metodoak OSAKIDETZAko ospitale akutuen alten erregistroan 1996 eta 2003 bitartean, diagnostiko nagusian bihotzeko gaixotasun iskemikoa, hau da Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenean 410-414 kodeekin agertzen diren alten kopurua aztertzen da eta adin, sexu eta urteen araberako tasen estimazioa egiten da. Hilkortasunaren erregistroan ere azterketa berdina egiten da, Heriotzaren Arrazoi Basikoa ardatz hartuta. Joera analisia erregresioa sinple baten bitartez aztertzen da, modeloan urtez urteko alta/hikortasun-tasa estandarizatua (Europako populazio estandarra erabiliz) mendeko aldagai gisa sartuz, eta urtea aldagai independente modura.

Emaitzak

Emaitzak Ikerketa-aldian Gipuzkoan BGIagatik 4.384 heriotza izan ziren eta 11.474 ospitaleratze, EAEn, berriz 13.378 heriotza eta 42.274 ospitaleratze. Hilkortasunaren eta alten tasak nabarmen igotzen dira adinarekin batera: Hilkortasun-tasak, gizonetan, 35 urtetik aurrera hasten dira igotzen, emakumezkoetan berriz ez da igoera nabaritzen 64 urte arte. Gizonekoen ospitaleratzeak 35 urtetik aurrera nabarmen igotzen hasten dira, emakumezkoenak, berriz, tasa baxuetan mantentzen dira 45 urtera arte. BGIak, bai hilkortasunaren aldetik, bai ospitaleratzeen maiztasunagatik 1996tik 2003ko epean behera egin zuen. EAEn hilkortasun-tasak urteko% 3,4ko jaitsiera izan zuen gizonezkoetan, 1996an 100.000 biztanleko 99,2koa izan zen eta 2003an, berriz 75,3koa. Emakumezkoetan, berriz, tasen jaitsiera nabarmenagoa izan zen (% 4,6koa), 1996ko 38,4tik 2003ko 26,6ra. Alten tasak, berriz, gizonezkoetan soilik izen zuen jaitsiera adierazgarria (% 2,6), 1996ko 341,4tik 2003ko 284,6ra.

Ondorioak

Ondorioak Gure komunitatean BGI arazo larria izan arren, azken hamarkadan beheranzko joera izan duela ikusten da, gehienbat gizonezkoetan.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan