Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BEHEKO GORPUTZ-ADARRETAKO GAIXOTASUN ARTERIAL OKLUSIBOAREN TRATAMENDU PERKUTANEOA

Egileak:

R Bastida Torre

A Gamarra Cabrerizo

A Azpiazu Alonso-Urquijo

K Hurtado Urionabarrenetxea

R Arrizabalaga Gereñu

Erradiologia zerbitzua. Txagorritxu ospitalea. Gasteiz


Sarrera

SARRERA Erradiologia interbentzionistaren erabilera handituz joan da azken urteotan arterietako gaixotasun oklusiboaren tratamenduan. Agresibitate gutxiko prozedura perkutaneoak erabiliz, sintomak desagerrarazi eta kirurgiaren atzerapena lortzea dira teknika hauen helburuak.

Helburuak

HELBURUAK Beheko gorputz-adarren arteriak errebaskularizatzeko tratamendu perkutaneoaren eraginkortasuna aztertzea gure ospitalean.

Metodoak

METODOAK Atzera begirako azterketa batean, 1999 eta 2005. urteen artean, segmentu aorto-iliako, femoral eta/edo popliteoen patologia baskular oklusibo sintomatikoa (klaudikazioa, mina geldirik edo gangrena) izan eta tratamendu perkutaneoa jaso zuten gaixoen historia klinikoak aztertu ditugu. Guztira 152 gaixori 207 lesio tratatu zitzaizkien epe horretan gure zerbitzuan. Lesio horietan, 227 tratamendu perkutaneo egin ziren, 216 angioplastia eta 31 protesi arterial (stent). Hogei kasutan teknika biak, angioplastia eta protesia, egin ziren tratamendu berean. Prozeduraren arrakasta teknikoa, (irudi angiografikoaren arabera neurtua) eta errebaskularizatutako segmentuaren bi urte ondorengo iragazkortasun primario eta sekundarioa (bi urte ondorengoa) (tratatutako lesioak eragindako sintomen desagertze edo hobekuntza nabarmenarekin neurtua) aztertu ditugu. Tratamenduarekin lotuta egon diren konplikazioak ere jaso eta aztertu ditugu.

Emaitzak

EMAITZAK Prozedura teknikoki ondo joan zen %99anArrakasta teknikoa % 99koa izan zen.. Bi urte osoko jarraipena izan duten gaixoak 97 izan dira, 141 lesio. Hauen artean 16 berreritze egon dira (iragazkortasun primarioa % 88,7). Bigarren tratamendua arrakastatsua izan zen 13 kasutan, batean ezinezkoa izan zen bigarren angioplastia egitea eta beste bitan berreritzea egon zen bigarren tratamenduaren ondoren (iragazkortasun sekundarioa % 81,25). Beste 66 lesioen (55 gaixo) batez besteko jarraipena 13 hilabetekoa izan zen eta 4 berreritze egon ziren (iragazkortasun primarioa % 94).. Hiru gaixok (% 1,9) tratamenduaren ondorioz konplikazio akutuak izan zituzten, bitan enbolizazio distalak gertatu ziren —fibrinolisiaren bidez sendatu ahal izan zirenak— eta hirugarrenean, ziztatutako arteria femoralaren espasmoa gertatu zen, nitroglizerina lokalarekin desagertu zena. Kirurgia behar izan zuen konplikaziorik ez zen egon.

Ondorioak

ONDORIOAK Tratamendua eta bi urte ondoren dagoen iragazkortasunaren sintomen desagertzearen portzentaje altua ikusita (% 81,25) eta hain konplikazio gutxi egonik (% 1,9), adierazi dezakegu beheko gorputz-adarretako patologia baskular oklusibo sintomatikoa duten gaixoei tratamendu perkutaneoa (teknikoki posible den lesioetan) egiteko indikazioa dagoela.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan