Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ALZHEIMERRA DUTEN GAIXOEN ETA EZINTASUNIK SORTZEN EZ DUTEN PATOLOGIAK DITUZTEN ADINEKO PERTSONEN ZAINTZAILE INFORMALEN BEHAR PSIKOSOZIALAK. ANALISI KONPARATIBOA

Egileak:

IDOIA ARANBURU

ANA IZQUIERDO

IDOIA ROMO

Txagorritxuko Ospitalea. Gasteiz


Sarrera

 

SARRERA

Pertsona bat urtetan zaintzea nekagarria izan daiteke. Arazo fisiko, psikologiko edo emozionalak, sozialak eta ekonomikoak eman ditzake. Askotan zaintzaileek –gehienetan emakumea, 50 urtetik 65era bitarteko etxeko andrea– gaixoari kasu egitea dute eginkizun nagusia, norberaren beharrei erreparatu gabe.

 

Ikerketa honen helburua bi talderen arteko konparazioa egitea da. 1. taldea Alzheimer edo beste dementzia mota bat duten gaixoen zaintzaileez osaturikoa da; eta 2. taldea ezintasunik sortzen ez duten patologiaren bat duten adineko pertsonen zaintzaileez osaturikoa. Helburua desberdintasunak bilatzea da hauei dagokienez: depresioa, familiaren lan karga, egoerari aurre egiteko estrategiak, eta laguntza sozialak.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIAL ETA METODOAK

73 zaintzailek parte hartu zuten lagin gisa ikerketa aurre-esperimental ex post facto honetan. 42 Alzheimerra edo beste dementzia zuten gaixoen zaintzaileak ziren; 31, ezintasunik sortzen ez duten patologia kronikoa zuten adineko pertsonen zaintzaileak ziren. Beasaingo, Ordiziako eta Legazpiko herrietan egin zen lana. Osakidetzako Gipuzkoa Mendebaldeko eskualdean kokaturiko herriak dira. Sei tresna desberdin erabili ziren: depresio geriatrikoaren eskala, familiaren lan karga neurtzen duen eskala, egoerei aurre egiteko eskala, laguntza sozialen mailak, laguntza sozial subjetiboaren eskala eta osasun laguntza.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Lagina gehienbat emakumez osaturikoa izan zen, ezkonduak, batik bat etxeko lanen jardunetan zebiltzanak. Adina, batez beste, 57 urtekoa. Batez beste 15 urte zeramatzaten familiartekoak zaintzen. Desberdintasun estatistiko garrantzitsuak ikusi dira bi taldeen artean familiaren lan karga deitu dugun aldagaian; lan zama handiagoa dute Alzheimerra edo beste dementzia mota bat duten gaixoen zaintzaileek (x = 61,14) beste taldekoek baino (x = 49,42). Tendentzia bera ageri da bi taldeetan arazoei aurre egiteko estrategia aktiboen arloan. “Depresioa” aldagaiari dagokionez, batez bestekoa 7 baina handiagoa da, neurrizko afektazioa adieraziz. Beste aldagaietan, arazoei aurre egiteko estrategia pasiboan eta laguntza sozialean, ez da desberdintasun estatistiko adierazgarririk ageri.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Alzheimerra edo beste dementzia motaren bat duten gaixoen zaintzaileek lan karga familiar handiagoa dute beste taldearen aldean. Zaintzaileak, oro har, deprimituak egoten dira. Arazoei aurre egiteko estrategia bai aktibo eta pasiboak erabiltzen dituzte, eta laguntza formalaren behar handiagoa dute laguntza informalarena baino.

 

BIBLIOGRAFÍA

Perez TJM, Alda AJ, Labarta MJ. El síndrome del cuidador en los proce- sos con deterioro cognoscitivo (demencia). Atención Primaria 1996; 18(4):82- 98.

Martorell MA, Burjales MD, Jiménez MF. Dinamica familiar y enfermedad crónica. Demencia tipo Alzheimer. Rev Gerontol 1996; 6:48-52.

Ubeda BI, Roca RM, Garcia VL. Presente y futuro de cuidadores informa- les. Enfermería Clínica 1998; 8(3):116-21.

Zarit SH, Todd PA, Zarit JM. Subjetive burden of husbands and wives as caregivers:a longitudynal study. Gerontol 1986; 26(3):253-9.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan