Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

FISIOBERRIK: GIZA FISIOLOGIAKO PRAKTIKETARAKO EUSKARAZKO MATERIAL DIDAKTIKOA SORTZEARREN MULTIMEDIAREKIN IZANDAKO ESPERIENTZIA

Egileak:

ELENA DÍAZ EREÑO *

JOSI SIERRA ORRANTIA ****

JAVIER GIL GOIKURIA *

ROSA MARÍA ARIN LAKIDAIN *

GORKA LARRINAGA ENBEITIA **

ASIER VALDIVIA PALACÍN *****

ADOLFO VARONA GUTIÉRREZ *

SUSANA GIL OROZKO ***

JON IRAZUSTA ASTIAZARAN *

JUDIT RODRÍGUEZ ******

AITOR SAINZ LETE ******

ELIXABET URRESTARAZU ******

* Fisiologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. ** Leioako Erizaintza Eskola. Euskal Herriko Unibertsitatea. *** Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea. (SHEE – IVEF). **** Hezkuntza Saila. Eusko Jaurlaritza- IKT progr


Sarrera

Helburuak

 

HELBURUAK

Komunikazio honetan zera aurkeztu nahi dugu: EHUko irakasle talde batek teknologia berrien laguntzarekin, material didaktikoa euskaraz sortzeko multimediarekin izandako lan esperientzia, proiektuaren helburuak hauek izan dira:

-  Baliabide didaktiko berriztatzaile bat sortzea euskaraz, multimedia digitalean, fisiologia ikasteko, eta era berean irakasteko prozedurak hobetzeko helburuarekin.

-  Irakasleek ingurune digitalak (testualak eta multimedia) trebetasunez erabiltzeko behar dugun prestakuntza jasotzea.

-   Ikasleak, irakaskuntzako materialen eta ikasketaren hartzaileak diren aldetik, proiektuaren garapenean eta ebaluazioan parte hartzea.

 

Metodoak

Emaitzak

 

GARATUTAKO EDUKIAK ETA LORTUTAKO EMAITZAK

1.  Irakasleen Prestakuntzarako antolatu ditugun ikastaroak bost unitate didaktikotan banatu ditugu. Saio presentzialetan zein birtualetan aritu gara (http://cv.ehu.es). Dena euskaraz egin da.

2.  Sortutako material didaktikoa, orain aurkezten duguna (CD-ROM). Fisiologia praktiketarako.

Esplorazio kardiobaskularrari buruzko informazioa landu dugu, batez ere praktika klinikoan erabiltzen diren ohiko teknikak: 1- Bihotzeko Auskultazioa. 2-. Elektrokardiograma. 3.- Presio arteriala. 4.- Ziklo-ergometroarekin egindako proba kardiobaskularrak: Astrand Testa eta  Esfortzu proba.

 

Landutako informazio teorikoa zein praktikoa nabigatuz erabiltzeko diseinatu da. Halaber, soinu interaktiboekin, animazioekin eta multimediako baliabideekin. Printzipioz, bi erabilera didaktiko ikusten ditugu: irakasleentzako klasean erabiltzeko baliabide gisa eta ikasleentzako auto-ikaskuntzarako baliabide gisa (klasetik kanpo ere bai).

 

3.   Ikasleen parte-hartzea: lan taldea garatu dugu, irakasleak eta ikasleak koordinatuz, eta hurrengo ekintzetan hartu dute parte:

 

-informazioaren bilaketak, bideoen grabazioetan aktore bezala parte hartzea eta aukeratutako testuen itzulpen lana.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Taldea gehiago kohesionatu da eta irakaskuntzan teknologia berriak erabiltzeko eta euskarazko materialak sortzeko grina sortu zaigu.

Multimediako baliabideak erabiltzeak hezkuntza prozesuari arlo berri bat zabaltzen dio, eta aldaketak dakarzkio irakasteko zein ikasteko erari.

Ikasleak lan didaktikoetan inplikatzen direnean, banatu egiten dira ardurak eta gora egiten du motibazioak.

Denbora eta baliabideak behar ditugu multimedia prozedurak ikasteko eta aplikatzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan