Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.3. BBKG duten pazienteen eboluzioa aurresateko ereduetan aldagai jarraikien kategorizaziorik hoberena aurkitzeko metodoen garapena

Egileak:

Irantzu Barrio Beraza

Inmaculada Arostegui Madariaga

Jose Maria Quintana Lopez

Cristobal Esteban Gonzalez

Susana Garcia Gutierrez

Osakidetza. Galdakao-Usansolo Ospitalea eta EHU.


Sarrera

Biriketako butxadura kronikoaren gaixotasuna (BBKG) duten gaixoen ikerketa egiten denean, bildutako hainbat aldagai garrantzitsu aldagai jarraikiak dira. Ordea, bai interpretazio klinikoaren ikuspuntutik zein aurresateko ereduen garapen egokirako desiragarria izaten da aldagai jarraiki hauek kategorizatzea.

Helburuak

Lan honen helburu nagusia arteriako odoleko gas parametroen kategorizazioa proposatzea da, mozketa puntu irmoak aukeratuz eta, ondorioz, pazienteen eboluzioa aurresateko eredu tinkoa garatzea, aurrerantzean ospitaletako larrialdi zerbitzuetan inplementatzeko.

Metodoak

BBKGren kohorte prospektibo baten ikerketan, 16 ospitaletako larrialdi zerbitzuetan BBKG zuten 2.877 gaixo bildu ziren. Ikerketa honetan kontuan hartzen den erantzuna eboluzio txarra da, hain zuzen, heriotza, aireztapen mekaniko edo intubazioaren beharra, arnas- eta bihotz- gelditzea, ZIUn edo AZIUn egonaldia izatea. pH eta PCO2 aldagai askeen eta eboluzio txarraren arteko erlazioa irudikatzen da grafikoki Eredu Orokor Gehigarriak erabiliz. Adierazpen grafikoaren ardatz bertikalak aldagai askeak eboluzio txarrean duen eragina adierazten du: 0 arrisku-gabea; 0 gainetik arrisku handia eta 0 azpitik arrisku gutxi. Gure proposamena arrisku eza dagoenerako kategoria bat sortzean datza, 0ren inguruan konfiantza tarte bat sortuz, eta beste bi kategoria arrisku gehiago edo arrisku gutxiago adierazten dutenak. Are gehiago, aldagai askearen eta eboluzio txarraren arteko erlazioa nabarmenki hazten baldin bada punturen baten, azken puntu hau arrisku gehiago eta askoz arrisku gehiago, edo arrisku gutxiago eta askoz arrisku gutxiago, kategoriak banatzen dituen mozketa puntu gehigarritzat hartuko dugu.

Emaitzak

Eboluzio txarra eta aldagai askeen arteko erlazioa, hala nola ebaki puntuak, grafikoan erakusten da. PCO2 aldagai askea klinikoki balioztatutako 4 kategoriatan banandu zen <=45; (45-55]; (55-65); >65 eta pHa berriz hiru kategorietan <=7.26; (7.26-7.35]; >7.35. PCO2 eta pH eboluzio txarraren aldagai aurresale bezala erabili zirenean lortutako AUCak 0,81 eta 0,73 izan ziren hurrenez hurren.

Ondorioak

BBKGren ikerketako aldagaiak kategorizatzeko proposaturiko metodoak klinikoki balioetsitako mozketa puntuak eskaintzen dizkigu, hala nola eboluzio txarra aurresateko oso abilezia ona duten aldagai kategoriko berriak eskaintzen dizkigu. Finantzaketa: GIU10/21

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan