Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

PARKINSONEN GAIXOTASUNA ETA LUDOPATIA

Egileak:

OLGA MAISTERRA *

L. IMIRIZALDU **

X. PAGONABARRAGA ***

B. PASCUAL ***

A. GIRONELL ***

J. KULISEVSKY ***

* Neurologia Zerbitzua, Nafarroako Ospitalea. Iruña. ** Neurofisiologia Zerbitzua, Bideko Ama Ospitalea. Iruña. *** Unitat de Trastorns del Moviment, Servei de Neurologia, Hospital de Santa Creu i Sant Pau. Bartzelona.


Sarrera

 

SARRERA

Parkinsonen gaixotasuna (PG) hainbat portaera aldaketarekin lotuta dago, adibidez ludopatiarekin. PG-ren tratamenduan emandako dopaminak sisteman nigro-estriatuan du eragin handiena; baita sisteman mesolinbikoan ere, baina gehiegizko modu batean, izaera-arazoak garatuaz.

Helburuak

Metodoak

 

GAIXOAK ETA METODOAK

PG eta ludopatia zituzten lau gaixo aurkezten ditugu, Bartzelonako Sant Pau Ospitalean ikusiak:

1.  kasua: 69 urte, gizonezkoa. PG-ren hasiera 13 urtetan. Tratamenduan L- Doparekin. Orain dela 3 urte, diskinesiak agertu zirenez, pergolida eta entakapona gehitu zitzaizkion. Haien ondorioz, ludopatia garatu zuen.

2. kasua: 64 urte, gizonezkoa. PG duela 24 urte. Tratamendua L-Doparekin eta kabergolinarekin. Azken honekin ludopatia agertu zen. Gaixotasuna kontrolaezina zenez, kirurgiarekin saiatu ginen. Kirurgiaren ondoren mugimenduan hobera egin zuen, baina ludopatia ez zen konpondu.

3.  kasua: 45 urte, emakumezkoa. Pergolidarekin hobera egin du gaixotasunak, baina ludopatia eta gaixotasun obsesibo-konpulsiboak garatu zituen.

4.  kasua: 57 urte, emakumezkoa. PG agertu eta handik 9 urtera, ludopatia garatu zuen. Momentu horretan mugimendu arazo garrantzitsuak zituenez, ropinirolarekin tratamenduan zegoen; eta horrek eragin zuen portaera hori agertzea.

Kasu guztietan honako erabakia hartu zen: PG-rako erabiltzen diren medi-

kamentuak dosiak jaistea, farmako psikoaktiboaren dosia handitzea eta psikoterapia.

Emaitzak

Ondorioak

 

ONDORIOAK

1.  Edozein farmako dopaminergikok (L-dopa, agonista dopaminergikoak, apomorfina) ludopatia eragin dezake.

2.  PG goiztiarra eta konplikatua duten gaixoetan maizago agertzen da.

3.  Beste hainbat portaera aldaketarekin ere lotura izan dezake (gaixotasun obsesibo-konpulsiboa, L-doparekiko menpekotasuna, hipersexualitatea, kleptomania etab.)

4.  Ludopatia eta beste arazo hauen tratamenduan PG-rako medikamentuak egokitu eta psikoterapia gehitu behar dira.

 

BIBLIOGRAFIA

Molina JA, et al. Pathologic Gambling in Parkinson’s disease: A behavioural manifestation of pharmcologic treatment? Mov. Disorders 2000; 15: 869- 872.

Evans A, et al. Punding in Parkinson’s disease: its relation to the dopamine dysregulation syndrome. Mov. Disorders 2004; 19: 397-405.

Kurlan R. Disabling repetitive behaviors in Parkinson’s disease. Mov. Di- sorders 2004; 19: 433-436.

Givannoni G, et al. Hedonistic homeostatic dysregulation in patients with Parkinson’s disease on dopamine replacement therapies. J. Neurol. Neurosurg. Psychiatry 2000; 68: 423-428.

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan