KANPTOKORNIA, GAIXOTASUN PSIKIATRIKOTIK ORGANIKOTASUNERA
Egileak:
OLATZ OLAZIREGI
LOREA IMIRIZALDU
M.O ARECHAGA
IÑAKI GARCIA DE GURTUBAY
L GILA
ION ALVAREZ
L GONZALEZ
Bideko Ama Ospitalea. Iruña.
Sarrera
Kanptokornia terminoak gorputz enborraren okerdura esan nahi du. Gaixotasun honetan gorputz enborraren flexio hau desagertu egiten da dekubito dortsalean, hau da, pertsona ahoz gora dagoenean etzanda. Zutik, berriz, handitzen da okerdura eta bipedestazioan gaixoak gorputz enborraren hiperestentsioa egiteko ezintasuna du. Ez da entitate kliniko bakartzat hartu behar, baizik eta sindrometzat eta “Bent Spine” sindrome izenaz ere ezagutzen da.
Jatorrian trastorno psikiatriko modura deskribatu izan zen soldadu gazteengan. Lehen eta Bigarren Mundu Gerran deskribatu zenean gihar-multzo parabertebral dortsolunbarraren ahulezia eta mina ziren ezaugarri nagusiak. Azken urteetan Kanptokornia gihar-multzo parabertebral dortsolunbarraren afektazioak eragindako zifosia izan daitekela ikusi da.
Síndrome honen etiologian trastorno psikiatrikoez gainera (konbertsiboa, neurosia), zenbait kausa organiko deskribatu dira:
- arazo neuromuskularrak (miopatiak -polimiositisa, miopatia fokalak-, distrofia neuromuskularrak, esklerosi lateral amiotrofikoa, miastenia gravisa).
- trastorno estrapiramidalak (Parkinsonen gaixotasuna, parkinsonismo postentzefalikoa, distonia fokalak, atrofia multisistemikoa).
- beste batzuk (farmakoen nahigabeko ondorio modura, paraneoplasikoa).
Kausa organikoa duten Kanptokornia kasuak pertsona helduengan gertatu ohi dira. Kanptokornia Buru Eroriaren sindromearekin (Dropped Head sindromea) loturik ager daiteke, nahiz eta oso arrunta ez izan gertaera hau. Prozesu patofisiologiko berdinen ondorioz gerta daitezkeela pentsatzen da.
Síndrome honek berararekin dakarren diagnostiko etiologiko zabala azal- tzen dugu, historian zehar izan duen bilakaera errepasatuz, eta zenbait adibide erakutsiz.