LOAREN APNEA BUXAGARRIAREN SINDROMEA. KASU KLINIKO BAT
Egileak:
ESTIBALIZ GOIENETXE
ION ÁLVAREZ
ESOZIA ARROABARREN
J CASCANTE*
JAVIER HUETO*
ANA ISABEL TABAR
Alergologia Atala. Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña. * Neumologia Departamentua. Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña.
Sarrera
SARRERA
Loaren apnea buxagarria (LAB) gizon helduen artean gertatzen da normalean, batez ere lodien artean. Populazio industrializatuaren % 2-4k jasaten du gaitz hau.
Loaldian zehar ordubeteko epean arnasbideak gutxienez 10 aldiz ixten zaizkio gaixoari, eta orduan, bakoitzean, 10 segundoko apneak izaten ditu. Ondorioz, gauean zurrunga eta iratzarraldi ugari izaten dute. Egunez, berriz, buruko mina, kontzentrazio falta, nortasunaren aldaketa eta logura jasaten dute.
Helburuak
HELBURUA
31 urteko gizonezko bat aurkezten dugu, zurrungaria, egunez logura jasangaitza, kontzentrazio falta eta astenia zeuzkana.
Metodoak
METODOA
Azterketa fisikoan: gorputz-masa indizea, lepoko diametroa, tentsio arteriala eta bihotzeko eta biriketako auskultazioa. Ahoa eta faringea ere aztertu ziren.
Proba osagarriak: toraxeko errradiografia, EKG, odol analisiak, esfortzuzko espirometria. Loaren poligrafía bi egoeratan: oinarrizko egoeran eta arnasbideetan presio positibo iraunkorra mantentzen duen aparatuarekin, CPAP).
Emaitzak
EMAITZAK
Obesitatea eta poliglobulia zeukan. Loaren apnea-hipopnea sindrome larria diagnostikatu zitzaion, oximetrian eragin handia zuena (Orduko apnea-hipopnea indizea: 89. Desaturazio indizea: 75 orduko. Oxigenoaren batez besteko saturazioa: % 74,5).
Handik hilabete batera CPAPan 10 cm-ko presioa jarriz, gero egin zitzaion poligrafia normalizatu egin zen, eta sintomak desagertu.
Ondorioak
ONDORIOAK
Loaren apnea-hiponea sindromea oso maiz ematen den gaitza da.
Oso garrantzitsua da diagnostiko goiztiarra egitea hipoxiaren ondorioak gutxitzeko.
Pisua eta alkoholaren kontsumoa murriztuz hobera egiten dute askotan. Beste batzuetan, berriz, CPAP jarri behar izaten da.