NIRE ESPERIENTZIA ITALIAN: ERIZAINTZAREN IKUSPEGI DESBERDIN BAT
Egileak:
NEKANE VILLA
IRATI CORRES
EDORTA ESNAL
Txagorritxuko Ospitalea. Gasteiz.
Sarrera
Azken urte hauetan estatu mailan erizainen lan egoera aldatu egin da. Lan baldintzek okerragora jo dute eta azken promozioei egiten zaizkien kontratuak oso epe laburrerako izaten dira. Hori dela eta, erizain askok lan bila atzerrira joatea erabakitzen dute. Portugal, Frantzia, Italia eta Irlanda dira arrakasta handieneko lurraldeak. Horregatik 2001eko uztailean nik Italiara abiatzeko deliberamendua hartu nuen.
Italiako Osasun Sistema gurearen oso antzekoa da, hau da, Osasun Sistema Nazionala. Hala ere hitzartutako zentroen kopurua hemengoa baino askoz altua- goa da.
Bertan ere erizainak diplomatuak dira. Haien espezialitateak desberdinak dira, hemen aurkitu ditzakegunekin konparatuta. Italian “erizain haurtzain”, “higiene ikuskari” eta “gainbegirale”ekin topa gaitezke.
Erizainen taldea gainbegiraleek (caposala), erizainek (infermiera), erizain laguntzaileek (OTA) eta hemen existitzen ez den figura profesional batek (ausiliaria) osatzen dute.
Lan antolakuntzari dagokionez, ondoko hau azpimarra daiteke:
- Italian ez dute erizain eredurik erabiltzen (marko kontzeptuala), ezta NANDA diagnostikorik ere.
- Gaixoaren egoerari dagokionez balorazio eskasa egiten da erizaintzaren ikuspuntutik.
- Ez dute zainketa planik erabiltzen.
- Gaixoen bilakaerari buruzko balorazioan ez da ia deus esaten.
- Erizainek ez dute beraien lana gaixo kopuru baten erresponsabilitatean oinarritzen. Dauden zeregin guztien arabera banatzen dute euren egitekoa.
- Erizainek funtzio gehienak bereganatzen dituzte, ia-ia ez dagoelako erizain laguntzailerik.
- Askotan lana sistema pribatuaren eraginpean dago, ospitale asko hitzartutakoak baitira.
- Hain erizain gutxi dagoenez, ez da ordezkapenik egiten. Beraz, euren artean bete behar dituzte ordezkapenak.
- Gaixoen bisita-orduak murriztuak dira familiakoentzat. Hori dela eta, familiak betetzen ez dituen zereginak erizainek egin behar dituzte.
Bukatzeko, pertsonalki esan dezaket oso esperientzia aberasgarria izan dela bai maila pertsonalean bai lanbideari dagokionez. Erizaintzaren ikuspuntu desberdinak ezagutzeko aukera izan dut, beste kultura batean bizi izan naiz, pertsona ezezagunekin bizitzeko zortea izan dut eta, batez ere, nire ikuspegia zabaltzeko baliagarria izan dela esan dezaket.