Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

TXAGORRITXU OSPITALEAN 2000. URTEAN EGINDAKO AUTOPSIEN AURKIKUNTZAK

Egileak:

R Zaballa

Anatomia patologikoa zerbitzua. Txagorritxu ospitalea. Gasteiz


Sarrera

 

Sarrera

Urtero Txagorritxu ospitalean autopsien kopurua handia da, eta hauetatik   askok gaixotasun terminalaren klinika dute.

Helburuak

 

Helburuak

Gaixo terminal hauengan topatutako asaldurak klinikarekin harremanetan jartzen saiatzen da.

Metodoak

 

Metodoa

202 autopsia aztertzen dira. Hauetatik, prozesu kliniko kronikoak zituztenak bakarrik hartzen dira.

Emaitzak

 

Emaitzak

Informe klinikoak 3 ataletan sailkatzen dira:

  • Barreiadura tumorala  eta  prozesu kroniko inflamatorio/infekziosoa
  • Endekapenezko gaixotasuna
  • Asaldura hemodinamikoa

Atal kliniko bakoitzaren eta autopsien aurkikuntzen adostasuna ezartzen saiatzen da.

Ondorioak

 

Ondorioak

Kasu gehienetan topatutako bronkoaspirazioak endekapenezko gaixotasunaren klinika  zutenen artean zeuden eta baita topatutako asaldura hemodinamikoak ere.

Arnas gutxiegitasunagatik eta akats multiorganikoengatik hildako gehienek barreiadura tumoralaren edo prozesu inflamatorio kronikoaren klinika zuten.

Egindako autopsia gehienek barreiadura tumoralaren klinika zuten.

Orokorrean: heriotzaren kausarik sarriena asaldura hemodinamikoarena izan da.

Aztertutako 121 autopsietatik  17 kasutan antzinako tuberkulosiaren aldaketak  topatu ditugu, nahiz eta heriotzaren kausarekin harremanik eduki ez.

Endekapenezko gaixotasunaren klinika eta asaldura hemodinamikoaren klinika duten autosien artean ez dugu topatu  kasu bakar bat ere akats multiorganikoarekin.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan