Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

ROL-JOLASA ERIZAINTZAREN IRAKASKUNTZAN

Egileak:

X Zupiria

O Artola

N Etxabe

Donostiako erizaintza-eskola


Sarrera

 

Sarrera

Erizaintzako ikasketen barruan, eta hautazko ikasgai baten barruan (“Gaixotzearen prozesu psikologikoak eta zainketa”), ikasleei honako praktika proposatzen zaie: binaka, izandako esperientzian oinarriturik, asko hunkitu dituen eszena bat aurkeztea (ikasle bat gaixoaren lekuan eta bestea ikasle/erizainaren lekuan). 

Helburuak

 

Helburuak

Praktiketan izandako esperientzian oinarriturik hunkitzen dituzten egoerak lantzea.

Metodoak

 

Metodoak

Eszena bideoan grabatzen da. Eszena logela batean egiten da, ikasle bat gaixoaren lekuan eta bestea erizainaren lekuan. Klaseko beste ikasleak ikusleak dira. Eszena egin eta berehala eszenak sugeritutakoaz hitz egiten da talde osoan, eta nahi izanez gero, beste partaideek eszenaren beste antzezpen bat egin dezakete. Ondoren, atsedenaldi baten ondoren, eszena berriz ikusi eta eszenaz eta sortutako emozio eta erantzunez eztabaidatzen da. 

Emaitzak

 

Emaitzak

Iaz 5 eszena landu genituen:

  1. Minbiziak jotako gaixo terminala, tratamendurik onartzen ez zuena.
  2. Minbiziak jotako gaixo terminala, eskelarako argazkia aukeratzen ari zena.
  3. Erizain ikaslearekin ligatu nahi zuen nerabea.
  4. Istripuz gorputz gehiena erreta zuen gaztea, denekin oso haserre zegoena.
  5. Gaixo zerraldoaren aurrean, hilik zegoela ukatzen zuen emaztea.

Komunikazio honetan bigarren eszena aurkeztuko dugu eta planteatu zuten ikasleek bere esperientzia azalduko digute.

Ondorioak

 

Ondorioak

Rol-jolasa tresna erabilgarria agertu zaigu, kezkatzen dituzten eszenak lantzeko.

Bibliografia

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan