Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Goi mailako Alpinista eta Mendizaleen arteko ezberdintasunak hipoxia egoerekiko egokitzapen prozesuetan

Egileak:

Aritz Urdampilleta Otegui

Adrian Odriozola Martinez

Saioa Gomez Zorita

KIROLENE. Kirolerako Irakaskuntza Eskola Publikoa


Sarrera

Ande eta Himalaiara eginiko alpinisten altuerarako egokitzapenak azkarragoak izan ohi direla esaten da, nahiz eta noizbehinka aklimatazio- arazoak agertu dituzten (Wagner, 2006). Gertaera hauek, 4000 metro azpitik kokatzen ziren Txileko meatzeetako langileekin batera, argi eta garbi erakusten dute, aldizkako hipoxia kronikoko egoeretan denbora pasatu arren, altitudearen aurrean arazoak agertzen dituztela, altitudera ohituta egon arren, ez-egokitze akutu fenomenoak adierazi baitituzte (Sigues, 2007; Richalet, 2002). Mendi garaietara doazen turista-mendizaleen %67k baino gehiagok (Hackett, 2001; Perce, 2005; Urdampilleta, 2012) Mendiko Altuerako Gaitza (MGA) (buruko mina, anorexia, lo egin ezina, neke handia…) izan ohi du eta honi aurre egiteko 7 bat egun behar izaten dira.

Nolanahi ere, aklimatazio-arazoen arrazoia ez dago argi deskribatuta literaturan eta aldizkako hipoxia estimuluekin, zenbait adaptazio-mekanismo “azkar edo motz” galdu edo urritu daitezkeenaren (itsas mailara jaisterakoan) edota aste batzuk igaro ondoren, mekanismo hauen faltaren hipotesia sor daiteke (Hochachka, 1998; León-Velarde, 1993). Beste ikerketa batzuek sherpa tibetar eta andetakoen arteko ezberdintasunak erakusten dituzte; batzuk altitudera egokitzapena erakusten dute; belaunaldiz belaunaldi eskuratutako aldaketa fisiologikoen bitartez (Garrido, 1997) eta beste batzuek berriz, biriketako arteria-hipertentsioa bezalako mendi-gaitz kronikoa pairatzen dute (Sigues, 2007). Orokorrean, geroz eta aklimatazio kaskarragoa eduki, efektu neuropsikologikoak altuagoak izango dira, mendi-istripuak izateko arriskuak ere areagotuz (De Aquino, 2009). Alpinistek ere altuerara egokitzapen azkarragoak erakutsi arren, ez da ziurra altueran egon eta denbora batera besteek baino erantzun egokiagoa erakutsiko duten eta benetan aklimatazio txikiagoa behar duten.

 

Helburuak

Euskal Herriko goi mailako alpinistek, altuera garaietan egon ez diren mendizaleek baino egokitzapen hobeagoa erakusten duten aztertu nahi da, 5.000m-tara loaldi bat burutu ondoren.

 

Metodoak

Parte hartzaileak: Euskal Herriko goi mailako 6 alpinista eta mendi garaietara zihoazen 8 mendizale federatu. Bazterketa-irizpideak: aurreko 2 hilabetetan 3000m-tik goragoko mendietan ez ibili izana eta tratamendu farmakologiko bat hartzen egotea. Goi mailako alpinistek, lau 8.000 metroko mendi baino gehiago edukitzea, altueran esperientzia dutela ikustearren. Aldagaiak eta neurriak hartzea: MGA neurtzeko Louise Lakuaren Eskalaren (LLE) bitartez, parte-hartzaileak 10 orduz hipoxia normobariko egoeran 4500m-ra lo egon aurretik eta ondoren emaniko puntuazioa neurtu zen. LLEren balorazio subjektiboan, buruko minean, 3 puntu edo gehiagoko emaitza lortzen duenean, MGA pairatzen duela irizten da. Era berean, loaldian gorputzeko odoleko saturazio-mailak eta bihotz-maiztasuna ere hartu ziren.

 

Emaitzak

Mendiko Altuerako Gaitzaren prebalentzia eliteko alpinistetan %45ekoa da eta mendizale arruntean %51, baina ez dira emaitza hauek estatistikoki adierazgarriak (p=0,085). Loaldiko bihotz-maiztasuna eliteko alpinistetan baxuagoa da (68 taupada/min) eta mendizaleetan altuagoa (79 taupada/min) eta oxigenoaren saturazio-mailak altuagoak dira alpinistetan (%81 vs %74) (p<0,05).

 

Ondorioak

Goi-mailako alpinistek altuerara (hipoxia normobariko egoeran, 4.500m- ra eginiko egonaldian) erantzun hobeagoa erakusten badute ere; bihotz-maiztasun baxuagoa eta odoleko oxigeno-saturazio altuagoak, Mendiko Altuerako Gaitza pairatzen dute mendizale arruntek bezala eta honek erakusten du, eliteko alpinistek ere mendi garaietara esperientzia izan arren, hauetara joan aurretik altuerara egokitzapen-prozesua pasa behar dutela.

 

Bibliografia

Garrido E, Rodas G, Estruch A. Cardiorespiratory response to exercise in élite Sherpa climbers transferred to sea level. Med Sci Sport Exerc 1997;29:937-42.

HighacketPH,RoachRC.High-altitudeillness.NewEnglJMed2001;345:107-14. Hochachka PW. Mechanism and evolution of hypoxia-tolerance in humans. J Exp Biol 1998;201:1243-54.

Leon-Velarde F, Sanchez J, Bigard AX, Brunet A, Lesty C, Monge C. Hight- Altitude Tissue Adaptattion in Andean Coots- Capillarity, Fiber area, Fiber type and Enzymatic-Activities of Skeletal-Muscle. Journal of Comparative Physiol Biochemical Systemic and enviromental Physiol 1993;163:52-8.

Richalet JP, Donoso MV, Jimenez D, Antezana AM, Hudson, Cortes G, Osorio J, and Leon A. Chilean miners commuting from sea level to 4500 m: a prospective study. High Alt. Med. Biol, 2002;3:159-66.
Bpesce C, Leal C, Pinto H, Gonzalez G, Maggiorini M, Schneider M, Bartsch
P. Determinants of acute mountain sickness and success on Mount Aconcagua
(6962 m). High Alt Med Biol 2005; (6):158-66.

Sigues P, Brito J, Leon-Velarde F. Intermittent work at hight altitude: a new epidemiological situation. International Journal of enviroment and health. 2007;(4):595-607.

Urdampilleta A, Martinez-Sanz JM. Riesgos médico-nutricionales y planificación dietética en el alpinismo. Revista Motricidad. European Journal of Human Movement, 2012;28:35-66.

Wagner DR, Fargo J D, Parker D, Tatsugawa K, Young T A. Variables contributing to acute mountain sickness on the summit of Mt Whitney. Wilderness Environ Med 2006;(17):221-8.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan