Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Medikamentu eta gehigarri erabilienak Goi Mendian

Egileak:

Saioa Gomez Zorita

Aritz Urdampilleta Otegui

Farmaziako Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. UPV-EHU


Sarrera

Euskal Herrian mendizaletasunarekiko zaletasun handia dago, hala nola, Euskal Mendi Federazioak urtero agertzen dituen fitxa-kopuruak. Geroz eta mendizale gehiago dira urrutiko mendi garaiak igotzea erabakitzen dutenak, hots, 6000-8000m arteko Ande eta Himalaiako mendiak. Era berean, altuera handia dela eta, Mendi-Gaitz Akutua (MGA) pairatu daiteke (Schneider, 2002), nutrizio-laguntzak, eta medikamentuak erabiliaz egoera honi aurre egiteko (Imray, 2010).

 

Helburuak

Mendi garaietan goi mailako mendizaleek erabili ohi dituzten sendagai ugarienak aztertu eta honen zergatiak ezagutzea. Era berean, sendagai eta osagarri hauen efektu onuragarriak zein kaltegarriak aztertzea.

 

Metodoak

Goi-mailako mendietara doazen mendizaleek erabilitako medikamentuen errebisio bibliografiko bat burutu zen ondorengo bilatzaileetan: PUBMED, Scielo, Science Direct eta Scholar Google.

Goi-mailako mendizaletasuna (Alpinismoa), medikamentuak (sendagaiak), osagarriak eta MGA gaztelaniaz zein ingelesaz erabili ziren hitz-gako bezala.


 

Emaitzak

Mendi garaietan erabilitako sendagai edo botika ugarienak besteak beste: parazetamola, azido azetilsalizilikoa (AAS), ibuprofenoa, loperamida, alprazolama, konplexu multibitaminikoak, metamizola, azetazolamida, benzokaina, dexametasona, diazepama, dipotasio klorazepatoa, domperidona eta diklofenakoa dira (Egoecheagak, 2004).

Hiru  astetik  goragoko  espedizioek,  eskalatzailearen  burdin  gabeziaren arriskua ere pairatu ohi dute (Beard, 2000). Beraz, oso garrantzitsua da mendi garaietara joan aurretik burdin erreserbak altuagoak izatea eta anemia izateko arriskua duten mendizaleetan, mendian bertan burdin-farmakologikoa hartzea.

Era berean, uretan disolbagarriak diren bitaminak hartzea mendian bertan oso garrantzitsua da gorputzean ez direlako metatzen. Hauetatik garrantzitsuena C bitamina da, burdina egokiago xurgatzen laguntzen baitu beronek (Urdampilleta, 2010).

Era berean, hodi-zabaltzaileek ehunetako oxigenazioa handiagotzen dute eta horregatik elikagai gehiago iritsi daiteke ehunetara, jakinik altuera garaietan oxigeno gabezia dagoela. Efektu hau sildenafilo-medikamentuak zein omega-3 gantz-azidoak eragin dezakete, baita, era berean interakzio positiboa eragin (Simpoulos, 2007). Mendi garaietan jardutea, hipoxia, energia-balantze negatiboa, hotza eta jarduera fisiko handiak, kortisol serikoa handiagotzea dakarte (hormona katabolikoa) eta horregatik gorputzeko defentsak gutxiagotzen dira, batez ere egoera honetan 3 aste baino gehiago egonez gero (Córdova, 2010). AM3 medikamentuak, sistema immunearen erantzuna hobetu dezake eta erantzun antiinfekziosoen aurrean eragin onuragarria izaten du.

Kafeina nerbio-sistema zentralaren estimulatzailea da, lipolitikoa eta hipergluzemiantea ere. Gihar-uzkurdura ere hobetu dezakeela ikusi da. Nekearen agerpena atzeratzen du eta esfortzuaren pertzepzio subjektiboa gutxiagotzen du.

Bestalde, mendiko altuerak eragindako buruko mina tratatzeko analgesikoak erabili ohi dira (AAS, ibuprofenoa, parazetamola eta metamizola).

Bestalde, mendian 4000m tik gora batez ere ematen den loezina eta depresioa tratatzeko ansiolitikoak erabili ohi dira (alprazolama, diazepama, dipotasiko klorazepatoa). Baina medikamentu hauek loaldiko apnearen arriskua handitzen dute eta ez dirudi onuragarriak direnik.

Digestio-aparatuko arazoak tratatzeko, loperamida eta domperidona erabiltzen dira behinik behin. Loperamida uxara kentzeko erabiltzen da. Domperidona dispepsia eta goragalea tratatzeko erabili ohi da.

Altuera Gaitza (AG) ekiditeko, azetazolamida erabiltzen da eta bere eraginkortasuna ikertua dago (Imray, 2010). Medikamentu hau diuretikoa da eta biriketako aireztapena hobetzen du, azido karbonikoaren botatzea handiagotuz. Garuneko oxigenazioa hobetzen du altueran eta horregatik psikomotor edukiera hobetzen du, momentu erabakigarrietan erabaki- hartzeak hobeagotuz (Vuyk, 2006). Nekea, anorexia, loezina eta goragalea ekiditen ditu, baina ikerketa gehienek aldez aurretik ohitzeko erabilgarria dela adierazten dute. Hau oso erabilgarria izan daiteke azkar igo nahi duten goi mendizaleentzat, altuerara aklimatazio osoa izan gabe. AG tratatzeko, era berean, Ginkgo Biloba ere erabili ohi izan dute. Ikerketa batean ikusi zuten 26 alpinistengan erabilgarria zela AGren sintomak gutxitzeko (Gertsch, 2002) eta honek odol isuria hobetu dezakeela garunean.

Biriketako zein beste gorputz ataletako edemak tratatzeko aldiz, diuretikoak eta glukokortikoideak erabiltzen dira.

 

Ondorioak

Mendi garaietan, hipoxia-egoera, desnutrizio eta hotzagatik, medikamentu eta osagarrien efikazia aldatu daiteke. Horregatik kontuz ibili behar da.

Medikamentuak erabiltzea erabakitzen badugu, azetozalamida da eraginkorrena altuerako gaitzaren aurrean eta kortikoideak edemak tratatu ahal izateko. Analgesikoak ere asko erabili ohi dira, bigarren mailako eragin gutxienak parazetamolak eragiten duelarik.

Oro har, medikamentu guztiek bere bigarren mailako ondoriok dituzte. Ondorioz, medikamentu-nutrizioaren arteko interakzio posibleak kontuan izatea oso garrantzitsua da.

 

Bibliografia

Beard J, Tobin B. Iron status and exercise. Am J Clin Nutr 2000;72(2):594S-597S.
Córdova A. Los inmunomoduladores frente a la inflamación y daño muscular
originados por el ejercicio. Apunts Med Esport 2010;45(168):265-70.

Egoecheaga J. Síntomas padecidos y fármacos utilizados en dos actividades realizadas en el Himalaya. Apunts 2004;143:11-16.

Imray C, Wright A, Subudhi A,Roach R. Acute Mountain Sickness: Pathophysiology, Prevention, and Treatment. Progress in Cardiovascular Diseases 2010;52(6): 467-84.

Gertsch JH, Seto TB, Mor J. Ginkgo biloba for the prevention of severe acute mountain sickness (AMS) starting one day before rapid ascent. High Alt Med Biol 2002;3:29-37.

Hodges K, Hancock S, Currell K, Hamilton B, Jeukendrup AE. Pseudoephedrine enhances performance in 1500-m runners. Med Sci Sports Exerc 2006;38(2):329- 33.

Schneider M, Bernasch D, Weymann J, Holle R, Bartsch P. Acute mountain sickness: influence of susceptibility, preexposure, and ascent rate. Med Sci Sports Exerc 2002;(34):1886-91.

Simopoulos AP. Omega-3 fatty acids and athletics. Curr Sports Med Rep 2007;6(4):230-6.

Urdampilleta, Martínez-Sanz JM, González-Muniesa. Intervención dietético- nutricional en la prevención de la deficiencia de hierro. Nutr clín diet hosp 2010;30(3):27-41.

Urdampilleta A, Martinez-Sanz JM. Riesgos médico-nutricionales y planificación dietética en el alpinismo. Revista Motricidad. European Journal of Human Movement, 2012;28:35-66.

Vuyk J, Van Den Bos J, Terhell K, De Bos R, Vletter A, Valk P y col. Acetazolamide improves cerebral oxygenation during exercise at high altitude. High Alt Med Biol 2006;7(4):290-301.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan