Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BULARRA EMATEARI UZTEKO KAUSAK AZKEN HAMAR URTEETAN ELGOIBARREN

Egileak:

J. PÉREZ DE ARRIBA

S. ETXANIZ

L. URAIN

L. ARANBURU

L. GARITANO

B. VIVES

I. MUJIKA

Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko Lehen Mailako Asistentzia. Osakidetza


Sarrera

 

SARRERA

Edoskitze naturalaren onurak, bai amarentzakoak baita umearentzakoak ere, ezagunak dira. Hala ere, gure inguruan edoskitzearen tasa baxuak izateak erakusten digu merezi duela ahalegin berriak egitea "biberoiaren kulturatik" irteteko. Lan honen helburua da bularra emateak azken urteetan izan duen eboluzioaren berri izatea eta bularra emateari uztearekin lotutako faktoreak aztertzea.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Diseinua: deskribatzailea.

Populazioa: Elgoibar, Mendaro eta Soraluzen bizi diren eta 1990etik l999ra bitartean jaiotako l250 haurrak. Laginketa aleatorio baten bidez, 340 umeren amei galdesorta egin zitzaien.

Neurketak: Galdesorta hiru ataletan bereizita zegoen, bular ematearen prebalentzia; bularra emateari goiz uztea eragiten duten kausak; eta bularra ematean sortutako zalantzak ezagutzeko.

Emaitzak

 

EMAITZAK

1. Eboluzioa: 90. urtetik 94ra: Amen %76'0k lehenengo hilabetean bularra ematen zuten, laugarren hilabetean, berriz, %30'2k. 95. urtetik 99ra: Amen %76'4k lehenbiziko hilabetean eta laugarren hilabetean %46'2k.

2. Bularra ematean zalantzak eduki zituzten amen portzentaia %38'8koa da, eta zalantza horien herena argitu gabe geratu zen.

3. Bularra emateari goiz uzteko kausak: esne gutxi izatea (%31'8), lana ('9), umearen negarra (%9'8), pisu gutxi irabaztea (%9'3), amaren gaixotasunak (%7'0), bularretako arazoak (%5'8), deserosotasuna (%5'2), ospitaletik eman gabe ateratzea (%4'0) eta aldez aurretik bularra ez emateko asmoa edukitzea (%2'3).

Ondorioak

 

ONDORIOAK

1. Edoskitzaroa luzatu egin da, azken bost urteetan, gogoratze-soslairik ez badago.

2. Bularra ematen duten emakume askok zalantzak edukitzen dituzte eta askotan argitu gabe geratzen dira.

3. Bularra emateari goiz uzteko kausa nabarmen batzuk konpon litezke (esne gutxi izatea eta umearen negarra), batez ere bularra emateko teknika hobetuz gero. 

Bibliografia

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan