UNIBERTSITATERA IRITSI BERRI DEN IKASLE TALDE BATEN EGOERA FISIKOA
Egileak:
A. IRAZUSTA
A. CLAVIER
A. JAUREGI
J. MARTÍNEZ
J. GONDRA
Basurto Medikuntza Institutua. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bizkaia
Sarrera
SARRERA
Gaur egun ezaguna da kirola neurrian egitea osasungarria dela eta hainbat gaixotasun edo gaitz prebenitzeko edo tratatzeko mesedegarria dela. Besteak beste, gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua murrizten du, pisuaren kontrolean laguntzen du, depresio eta antsietatearen sintomen tratamenduan lagundu dezake... Bestalde, kirolak suspertzen dituen baloreengatik gizakiaren hezkuntza osoaren zati garrantzitsua da. Nahiz eta gizartea ariketa fisikoaren garrantziaz apurka ohartzen ari den, gazte askorengan sedentarismoa da nagusi. Lan honen helburua unibertsitatera iritsi berri diren ikasle talde baten osasunaren eta gaitasun fisikoaren hainbat parametro aztertzea da.
Helburuak
Metodoak
MATERIALA ETA METODOAK
Euskal Herriko Unibertsitateko erizaintza eskolako lehen mailako talde bat aztertu genuen, guztira 30 ikasle. [27 emakumezko eta 3 gizonezko; ikasle horien bataz besteko adina 18 urtekoa da (17-23)]. Neurtu ziren parametroak ondorengoak izan ziren: a) Gorputz masaren indizea, pisua (kg)/altuera (m), Garrow-en taula erabiliz; b) gorputzeko gantz portzentaia, gantz tolesturak plikometro batekin hartuz eta Faulkner-en ekuazioa erabiliz; c) atsedeneko bihotz maiztasuna; d) atsedeneko tentsio arteriala; e) oxigenoaren kontsumo maximoa (VO2 max), absolutua eta erlatiboak, modu ez-zuzenaz, bizikleta ergometriko batean froga submaximoa eginez (bihotz-maiztasuna <170 taupada/min) eta Astrand diagrama erabiliz; f) jauzi sinplean lortutako altuera, Bosco plataformaren bidez neurtua; g) astero egiten duten ariketa fisikoa.
Emaitzak
EMAITZAK
Lortu diren emaitzak ondorengoak izan ziren (parentesi artean emaitza-tartea):
Gorputz masaren indizea, emakumezkoena 22,6kg/m2 (16-27) eta gizonezkoena 23,6kg/m2 (21-28).
Gantz portzentaia, emakumezkoena %22,6 (11-34) eta gizonezkoena (10-24).
Atsedeneko bihotz-maiztasuna 78 taupada/min (58-90).
Atsedeneko tentsio arteriala 118/73mmHg (140/80-100/52).
VO2 max absolutua, emakumezkoetan 2,04l/min (1.2- 3.8) eta gizonezkoetan 2,7lmin (2.6-2.9).
VO2 max erlatiboa, emakumezkoetan 34,9ml/kg/min (19.2-53.1) eta gizonezkoetan 39,5ml/kg/min (34-42.5).
Auzi sinplean lortutako altuera, emakumezkoetan 28,53cm (19.8-40.3) eta gizonezkoetan 40,2cm (34.7-46.7).
Kirola, astean ordu bete edo bi egiten dute bataz beste.
VO2 max erlatiboa, egiten duten ariketa kantitatearen arabera sailkatuz gero, kirola astean bost ordutik gura egiten dutenen VO2 max erlatiboa 45,32ml/kg/min da (38- 53,1) eta absolutua 2,72l/min (2,2-3,8). Kirola bost ordutik behera egiten dutenen VO2 max erlatiboa 35,9ml/kg/min da (28-48,8) eta absolutua 21l/min (1,5-2,9). Sedentarioen VO2 max erlatiboa 31,5 ml/kg/min da (19,8-46) eta absolutua 1.87l/min (1,2-2,7).
Gantz portzentaia kiroleko ordu kopuruaren arabera sailkatuz gero, astean bi ordu baino gehiago kirola egiten dutenen gantz portzentaia ,28 (10,532,4) da. Astean ordu bete edo bi ordutan kirola egiten dutenen eta sedentarioen gantz portzentaia %22,27 (10,8-34,2) da.
Jauzi sinplean lortutako altuera, egiten den kirol kantitatearen arabera sailkatuz gero, astean bost ordu baino gehiago kirola egiten dutenen artean 28,62cm (24,4-34,7) da; astean 3-5 ordu egiten dutenen artean 35,2cm (24,7- 46,7); astean ordu bete edo bi ordu egiten dutenen artean 28,51cm (24,5-34,1) eta sedentarioen artean 29,11cm (19,2- 39,2).
Ondorioak
ONDORIOAK
1. Atsedeneko bihotz-maiztasun eta tentsio arterialaren batez bestekoak ohikoak dirá eta ez da hipertentsio edo takikardia kasurik aurkitu.
2. Ikasleen gorputz masaren indizea kontuan hartuta ikasleen %23k loditasun arina dute. Eta %27k gomendagarria dena baino gantz proportzio handiagoa dute. Ariketa fisikoa astean bi ordu edo gehiago egiten dutenen batez besteko gantz proportzioa gomendagarritzat jotzen den tartean sartzen da. Sedentarioena, aldiz, altuagoa da.
3. Espero litekeen bezala, kirola egiteko ohitura dutenek gaitasun aerobiko hobea dute besteek baino. Azken talde honen batez bestekoa bere adineko sedentarioentzat onartuta dauden balio estandarrak baino baxuagoa da. Horrek adierazten digu ikasle askok batxilergoan egiten duten ariketa fisikoa ez dela egokia.
4. Aldiz, jauzi sinplean ez da desberdintasunik ikusten kirola egiten dutenen artean eta sedentarioen artean; ezta kirol gehiago eta gutxiago egiten dutenen artean ere. Beraz, hau faktore genetikoen menpe egon daiteke batez ere. Hanken potentzia hobetzeko entrenamendu espezifikoa beharko litzateke.
5. Klase honetako ikasleek egiten duten aktibitate eskasa ikusita eta ariketa fisikoa egiteak dakartzan ondorio positiboak ikusita, hobetu beharko litzateke gazteei ariketa neurriz egiteak dituen abantailaren inguruko informazioa.