1998AN GIPUZKOAKO OSPITALEAN INGRESATURIKO KOMUNITATEKO NEUMONIEN TRATAMENDUEN EGOKITZAPENA SEPAR-EKO AHOLKUEI
Egileak:
A. FERNANDEZ
N. PASCUAL
I. OIARZABAL
M. AROSTEGI
M. MENDIGUREN
G. ZUBILLAGA
Gipuzkoako Ospitalea. Osakidetza. Donostia
Sarrera
SARRERA
Aztertzea 1998ko azken 6 hilabeteetan Gipuzkoako Ospitalean ingresaturiko neumonien tratamendua SEPAReko aholkuei egokitzen zaien ala ez.
Helburuak
Metodoak
METODOLOGIA
1998ko ekainaren letik 1998ko abenduaren 31ra ingresaturiko neumonien Historia Klinikoa begiratuz eginiko ikerketa deskriptiboa.
Ikerturiko datuak: sexua, klinika,gaixotasunak, gasometria, odol-analisiak, odol-kultiboa, tratamendua ospitalean eta etxean,tratamendu egunak, ingreso egunak.
Emaitzak
EMAITZAK
%61ek ohiko klinika izan zuten. %38an arnas aparatukoak izan ziren gehitu ziren gaixotasunak. Gasometria egitean %46ri arnas gutxiegitasuna antzeman zitzaien. Odol kultiboan k positiboa izan zuten. Gaixoek batez beste 10,6 egun eman zituzten ingresaturik. 11 hil egin ziren.
Neumonia atipikoek 10.44 eguneko tratamendua jaso zuten. %63.7k klaritromizinarekin %53.1ean zefotaximarekin batera.
Etxean 5.32 eguneko tratamendua jaso zuten ohiko neumoniek eta 8.9 egunekoa atipikoek, beti ere antibiotiko berberarekin.
Ondorioak
ONDORIOAK
- Gipuzkoako Ospitalean ingresaturiko neumonien tratamenduak SEPARek adierazten duena baino luzeagoak dira.
- Erabilitako antibiotikoak SEPARek adierazten dituenak dira, ohikoetan zefotaxima bakarrik edo amoxi-klabulanikoarekin eta atipikoetan klaritromizina.