Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

HIPERTENTSIOA PROGRAMAREN AZTERKETA TXANTREAKO OINARRIZKO OSASUN LAGUNTZAN

Egileak:

M.J. BIURRUN RODRÍGUEZ

M.L. BARANDIARÁN BENGOETXEA

F. CALLE IRASTORZA

M. GONZÁLEZ VILLAR

J.J. JURÍO BURGUI

M.N. MADOZ ZUBILLAGA

Txantreako Osasun Etxea. Osasunbidea. Iruñea


Sarrera

 

SARRERA

Hipertentsioa oso maiz ikusten dugun patologia bat da. Dakigunez populazioaren %30-50 hipertentsoa da. Osasun Oinarrizko Laguntzan, kontsulten %7 arrazoi horregatik izaten dira. Jakina da, bestetik, gaixotasun kardiobaskularrengatiko heriotza-tasa jaitsi egiten dela hipertentsioa kontrolatzen denean.

Helburuak

 

HELBURUAK

•   Batetik, Txantreako Osasun Etxeko kontsultetara etortzen diren hipertentsoen kontrola aztertu nahi genuen, VI-JNCaren (Sixth Joint National Commitee) kontrol-mailaren sailkapenaren arabera.

•   Bestetik, Botiken Aurrekontua gero eta handiagoa izanik, hipertentsoen arretarako botiken gastua eta kontrola parekatu nahi genituen.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Helburu horiek lortzeko, Txantreako Osasun Etxearen erregistro informatikoan begiratu genuen eta bilatu genituen 3514 hipertentsoen izenen zerrenda atera genuen.

Laginketa sistematiko bat egin genuen, eta 296 hipertentsoko lagin adierazgarri bat lortu genuen.

Hipertentso bakoitzaren txosten klinikoa begiratu eta zeharkako azterketa deskriptibo bat egin genuen, 1999ko lehen sei hilabeteetan egindako kontsultak begiratuz.

JNCaren arabera sailkatzeko zenbait datu begiratu genituen: sexua, adina, erretzailea zen, menopausikoa zen, diabetea, hiperkolesterolemia, edo gaixotasun kardiobaskularren bat zuen.

Tentsioaren azken hiru neurketen batez bestekoa kalkulatu eta JNCk proposatutako kontrol neurriak onartu ziren, hots:

•   EGOKIA: TA <40/90 (Diabetikoengan, berriz, TA <130/85).

•   ONARGARRIA: TA <160/95 A edo B taldeak bereizten dira:

•   A - beste arrisku faktorerik ez dagoenean.

•   B - arrisku faktoreak bat edo gehiago direnean, diabetea izan ezik.

•   DESEGOKIA: Aurreko bi baldintza horiek betetzen ez direnean.

Emaitzak

 

EMAITZAK

Orain gaixoen mailaketa aurkeztuko dugu, JNCaren arrisku taldeen arabera:

• A - (beste arrisku faktorerik ez dagoenean) - Hipertentsoen %2,3 da.

• B - (arrisku faktoreak bat edo gehiago direnean, diabetea izan ezik)Hipertentsoen %48,7 da.

• C - (diabetea edo gaixotasun kardiobaskularren bat duenean) - Hipertentsoen %49 da.

 

Orain aztertu nahi duguna hauxe da: nolako kontrol maila duten A, B edo C arrisku taldeen barrenean:

A - Egokia - %0, Onargarria - %0,3, Desegokia - %2.

B – Egokia - , Onargarria - %6, Desegokia - %28,7.

C - Egokia - , Onargarria - %0, Desegokia - %38

 

Taula honetan aipatzen dugunez, arrisku maila handiagoa denean gero eta kontrol txarragoa ikusi dugu. Baina kontuan hartu behar dugu alde batetik C taldekoei eskatzen zaizkien tentsio-zifrak txikiagoak izan behar dutela eta, bestetik, botika gehien hartzen dutenak direla eta zailago egiten zaigula gero eta botika gehiago ematea, beharretan baldin badaude ere.

 

Bestalde, gastua aztertzerakoan, ondoko hau ikusi dugu:

 

Biltzen badugu, edo onartzen badugu kontrolpean daudenen artean kontrol egokia eta onargarria dutenak direla, emaitza hauek atera dira:

• A Taldea:   Kontrolpekoak - gastuaren %0,2

Kontrol gabekoak - gastuaren %1.7

• B Taldea:   Kontrolpekoak - gastuaren %20,8

Kontrol gabekoak - gastuaren %20

• C Taldea:   Kontrolpekoak - gastuaren %9,6

Kontrol gabekoak - gastuaren %48

 

Taulan ikusten denaren arabera, gastuaren portzentaia handiena kontrol desegokia edo kontrolatu gabe daudenekin egiten ari da, eta iruditzen zaigu hori guztiz normala dela, batez ere pentsatzen badugu arrisku handiagoa dutela; baina gero eta botika gehiago eta garestiago erabiltzen baditugu ere, haien kontrol mailak ez du hobera egiten.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Beraz, azterketa honetan agertzen da hipertentsoen %31,3 kontrolatuak daudela, baina nahiz eta emaitzak eskasak izan, bibliografian ageri direnen antzekoak dirá; OMEk erraten baitu, bestetik, hipertentsoen %70ek ez duela tentsioa kontrolatua.

Horregatik guztiagatik, barneratu beharko dugu, gure eguneroko lanean, hipertentsioaren kontrolean gehiago sakondu behar dugula, bai haien bizitza-ohiturak aldatzen lagunduz bai botika gehiago erabiliz, botiken aurrekontua igo behar boda ere.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan