ORGANO EMAILEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN. 90eko HAMARKADAKO BILAKAERA
Egileak:
F. ZUBIA*
K. IBARGUREN*
K. REVIEJO*
P. MARCO*
G. TXOPERENA**
J. ARANZABAL**
P. OLAIZOLA**
R. LABARI **
* Arantzazu Ospitaleko Ardura Intentsiboak. Donostia; ** EAEko Transplante Koordinakundea
Sarrera
SARRERA
Azken hamarkadan izandako aurrerapen zientifikoen ondorioz, geroz eta gaixo gehiagori egin zaizkie organo- transplanteak. Gauza jakina da emailerik gabe ez dagoela transplanterik, azken finean transplanteen igoera faktore ugariren ondorio delarik. Faktore horien artean gizartearen kontzientziazioa nabarmentzen da, oso familia gutxik ukatzen dutelako. Lan honen bitartez azken urteotako organo-emaileen bilakaera aztertu nahi izan dugu.
Helburuak
Metodoak
MATERIALA ETA METODOAK
Ikerketaren diseinurako zeharkako metodo deskribatzailea erabili da. Aldagaiak: adina, sexua, heriotzaren arrazoia, emaile potentziala edo erreala, emailea baztertzeko arrazoiak, lortutako ehun eta organoak. Datuen iturriak: Transplante Koordinakundea.
Emaitzak
EMAITZAK
ZIUetan garun-heriotzaren diagnostikoaz hiltzen diren paziente guztiak organo-emaile potentzialtzat jotzen dira, horietatik benetako emaile izatera erdiak besterik iristen ez badira ere. Azken hamar urteotan emaile potentzial eta benetako emaileen kopurua pixkanaka igo dela ikusten da eta aldi berean familien ukoak murriztu dira ( ingurukoa da). Epe berean emaileen batez besteko adina ere igo egin da. Bukatzeko, garuneko hodietako istripuak (GHI) bilakatu dira garun-heriotzaren sorburu nagusi, eta murriztu egin da buruko traumatismoen portzentaia, hamarkadaren hasieran hain garrantzitsuena zena.
Urtea 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999
Emaile potentzialak/MB
38 39.7 38.1 57.4 65.5 71 65.1 66.5 76.7 93.3
Benetako
emaileak/MB
47 45 44 76 65 76 69 71 90 106
Familiaren
ukoen %
9 16,2 21,7 10,1 15,8 11,4 18 14 13 9,4
Adina
(batez bestekoa)
29 36.5 39.5 41.4 41.1 45.1 46.2 48 47,5 50,9
GHlak % 29 47 52 51 46 38 39 56 49 59
Buruko
traumatismoak %
60 42 43 38 20 31 25 24 45 34
Ondorioak
ONDORIOAK
Organo emaile potentzial eta benetakoen kopurua igo da eta familiaren ukoen tasa murriztu da. Emaileen adina igo da eta odol-hodietako istripuz hil diren emaileen portzentaia etengabe gehitu da azken urte hauetan.