GUK AUTOTRANSFUSIOA, ZUK ZERGATIK EZ?
Egileak:
M. ERDOZAIN
M. ZUDAIRE
M.C. VIGURIA
A. PEREDA
C. DONLO
I. OTERMIN
Ubarmin Klinika. Osasunbidea. Elkano. Nafarroa
Sarrera
SARRERA
Odol autologoa erabiltzeak abantaila asko ekartzen ditu odol homologoaren erabilpenaren aldean. Gaixotasun kutsagarrien transmisioa gutxitzen du, baita aloinmunizazioa eta erreakzio postransfusionalak ere. Gainera badirudi ebakuntzaren aurretik odola ateratzeak baldintza hemorreologiko bereziak eragiten dituela arrisku tronboenbolikoa gutxitzeko.
Aldaka osoa eta belaun osoa aldatzeko kirurgian beharrezkoa izaten dira odol transfusioak.
Azken urteotan praktikan jarri diren autotransfusio teknika berrien bidez posible izan da ebakuntza horietako portzentaia handi bat gaixo bakoitzaren odolaz baliatuz egitea.
Helburuak
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK
1998. eta 1999. urteetako APO eta BPO guztiak (Aldakako Protesi Osoa; Belauneko Protesi Osoa) aztertu dira gure zentroan: Ubarmin Klinikan.
Autotransfusio teknika desberdinak bereizten dira:
1. Odol autologoaz bakarrik baliatuz.
1.1. Aurretik gordetako odola (Predeposituko odola).
1.2. Hemodiluzio Normobolemikoa (HN).
1.3. Ontzi odol birziklagailuak (Redon errekuperatzaileak) (CBC).
2. Odol homologoaz bakarrik baliatuz.
3. Odol autologoa + Odol homologoa erabiliz.
Emaitzak
Ondorioak
ONDORIOAK
Kirurgia Ortopediko Programatua, konkretuki APO eta BPO, portzentaia handi batean autotransfusioa erabiliz egin daiteke, odol homologoaren eragozpenak galarazteko. Gure kasuan azken bi urteetan (98 eta 99an ) APO ebakuntzen %85 eta %80 eta BPO ebakuntzen %82 eta %87 odol homologorik gabe egin dira. Horretarako maila handiko koordinazioa behar su sistemak, odola erabiltzeko epeak kontuan harturik.
Dena dela, 0 lortzea ez da posible izango, autotransfusio programa batean gaixoak ez sartzeko dauden irizpideengatik eta gaixo bakoitzaren komorbilitateagatik.