Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

TITIETAKO MINBIZIA GOIZ DETEKTATZEKO PROGRAMA (TMGDP)

Egileak:

J.M. ALTZIBAR

B. ORUE-ETXEBARRIA

A. OTEGI

G. SARRIUGARTE

Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa TMGDP. Osakidetza. Gasteiz


Sarrera

 

SARRERA

Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailak 1995ean eman zion hasiera Arabako Osasun-Barrutian TMGDP programari eta 1997an Autonomi Elkarte osora zabaldu zuen. Ekimen honek Euskadiko Minbiziari buruzko Kontseilu Aholkulariaren eta Osaswn-Planaren gomendioetan du oinarria: minbizi-motarik ohikoena da emakumeen artean, intzidentzia-tasa 100.000ko 88,50ekoa baitu (1994); eta minbiziagatiko heriotza-kausarik sarriena, bere tasa 100.000ko 27,34 baita (1997).

Helburuak

 

HELBURU OROKORRA

"Potentzialki hilgarri diren titietako minbiziak ahalik eta goizen detektatzea, minbizi mota horrek eragindako heriotza-tasa murriztegatik eta gaixotasunak jotakoen bizi kalitatea hobetzeagatik, erauzketarik gabeko tratamendu kontserbatzaile gehiago eginez".

Metodoak

 

PROGRAMAREN OINARRIAK ETA BALIABIDEAK

Xede-Populazioa: EAEko 50 eta 64 urte bitarteko (biak barne) emakume guztiak: 190.000 emakume (26.000 Araban, 58.000 Gipuzkoan eta 106.000 Bizkaian).

 

Miaketa-teknika: Mamografia proiekzio bikoitzean: kraniokaudala eta erdiko-alboko zeharkakoa.

 

Miaketa batetik besterako denbora-tartea: 2 urte. Esleitutako baliabideak: detekziorako 9 unitate, irakurketa diagnostikoa baloratzeko 6 Unitate, eta 7 unitate Diagnostiko-Terapeutiko.

Emaitzak

 

EMAITZAK

EAE osorako TMGDPak egindako lehen txandan, baliozko zitak 188.865 izan dirá; horietatik, 149.409 emakumek hartu darte parte (%79'11). Proba erradiologiko osagarriak 14.099 emakumeri (%9'44) egin zitzaizkien. Miatutako emakume guztietatik 1730 (%1'16) Erreferentzia- Ospitale batera bideratu ziren, diagnosirako eta tratamendurako. 811 minbizi detektatu ziren: 144 ('76) "in situ" ziren eta 667 (%82'24) inbaditzaileak. Azken horietatik, 213 10mm ziren; horiek gehi "in situ" erakoek minbizi guztien %44'02 egiten zuten. Kasuen %76'43an tratamendu kirurgiko kontserbatzailea egin zen. Detekzio-tasa, orain arte, %5'43koa da; tasa hau igo egin daiteke, zeren eta miaketa amaitu eta bi artera ixten baita txanda behin betirako.

Ondorioak

 

EZTABAIDA

TMGDPren datuak miaketa mamografikorako Kalitatea Bermatzeko Europako Gidetako errendimendu- parametroekin alderatuz gero: partehartze-tasa desiragarria baino hobea da (>%75), berzitatze-tasa onargarria baino apur bat handiagoa da (<%7), detekzio-tasak desiragarria hobetzen du (3 x screening ezean legokeen tasa: 3 x 1'4 milako); eta 10mm diren minbizi inbaditzaileen parametroa ere hobetzen da, (%25).

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan