Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

BAT-BATEKO BEREZKO HERIOTZA UME ETA GAZTEENGAN: IKERKETA EPIDEMIOLOGIKOA, KLINIKOA ETA PATOLOGIKOA

Egileak:

B. MORENTIN*

M.P. SUÁREZ-MIER**

P.M. GARAMENDI*

B. AGUILERA**

L.F. CALLADO***

* Auzitegiko Institutua Anatomikoa. Bilbo. ** Departamento de Histopatología. Instituto de Toxicología. Madrid. *** Farmakologi Saila. UPV/Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioa


Sarrera

 

SARRERA

Urte batetik gorako umeengan eta gazteengan ustekabeko eta bat-bateko berezko heriotzaren ezaugarriak ez dira ondo ezagutzen, batez ere oso ez-ohikoak direlako. Beste zergatiak arazo metodologikoak dirá. Lan honen helburua 1 eta 35 urte arteko pertsonen ustekabeko eta bat-bateko berezko heriotzaren datu epidemiologikoak, klinikoak eta patologikoak aztertzea da.

Helburuak

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Bizkai osoan l991tik 1998ra bitartean letik 35 urte arteko ume eta gazteen bat-bateko berezko heriotza guztiak hartu ziren kontuan. Kasu bakoitzean autopsia osoa eta ikerketa histopatologikoak, toxikologikoak eta biologikoak egin ziren (azken hauek batez ere umeengan). Ikerketa hauen datuez gain, heriotzari buruzko datuak eta gaixoen aurrekariak ere bildu ziren.

Emaitzak

 

EMAITZAK

107 kasu identifikatu ziren (%78 gizonezkoen artean). Heriotza-tasa 2.4 kasukoa izan zen 100.000 biztanleko. Berezko heriotza guztietatik, bat-batekoak direnak oso gutxi dira (%4.5). Gizonezkoen bat-bateko heriotza-arriskua emakumezkoena baino hiru aldiz handiagoa da. Gazteen heriotza-tasa umeena baino altuagoa da.

 

Heriotzaren kausei dagokienez, hiru multzo bereizi ditugu:

a) %43 bihotzeko gaixotasunak izan ziren. Hogeita hamar urtetik gura kardiopatia iskemikoa nagusitu zen; 15 eta 30 urte arteko gazteengan miokardioko patologia eta bihotzeko bulkada-transmisioaren sistemaren anomaliak izan ziren lehenak.

b) %38 bestelako patologiak dira (bihotzekoak ez direnak). 1 eta 14 urteko umeengan gaixotasun infekziosoak eta 15 eta 30 urteko gazteengan epilepsia eta asma gailendu ziren.

c) Beste %l9tan ezezaguna izan zen bat-bateko heriotzaren kausa.

 

Aurrekariei dagokienez, kasu gehienetan heriotza bera izan zen gaixotasunaren lehenengo adierazpena. %21ean, heriotza eragin zuen gaixotasuna bizitzan diagnostikatua izan zen. Zazpi gaztek sinkopea sufritu zuten hil aurretik.

 

12 kasutan ariketa fisikoak eragin zuen heriotza, horietatik 9 bihotzeko patologiagatik. 14 ume eta gazte ohean agertu ziren hilda; horien %42an kausa ezezaguna izan zen.

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Umeen eta gazteen bat-bateko berezko heriotzaren intzidentzia oso txikia da.

Kausak oso desberdinak dira eta askotan ez dago aurrekari interesgarririk.

Prebentzioa oso zaila da, heriotza oso azkar eta abisurik gabe gertatzen baita.

Azterlan honek auzitegiko autopsiaren garrantzia erakusten du, batez ere ikerketa epidemiologiko zein prebentiboak aurrera eramateko.

Bibliografia

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan