LIZARRAKO NERABEEN DIETA-EREDUA
Egileak:
T. DURÁ
J.I. ARMENDÁRIZ
C. MAULEÓN
N. GURPIDE
Lizarrako Osasundegia. Osasunbidea. Lizarra
Sarrera
SARRERA
Lizarrako nerabeek jaten dituzten elikagaiak eta elikagai horiek eguneroko otorduetan nula banatzen diren jakitea izan da gure helburua. Lan honek interbentzio-programa dietetiko baten oinarria eskaini nahi du.
Helburuak
Metodoak
MATERIALA ETA METODOAK
Hamar urtetik hamabost bitarteko 160 gaztek (72 mutil eta 88 neska) hartu zuten parte. Aurreko 24 orduetan jandakoari buruzko inkesta bat egin zitzaien eta horretaz gain nahiago zuten menuaz eta nahi ez zutenaz ere galdetu genien.
Emaitzak
EMAITZAK
Gizonezkoa edo emakumezkoa izateak ez du eraginik kontsumitzen diren elikagaien portzentaian. Gosarian esnea (%96.3) eta gauza gozoak (%50) ziren gehien kontsumitzen ziren elikagaiak. Ehuneko 51.2k hamarretakoa hartzen zuten, eta bertan batez ere gauza gozoak (%27.5). Bazkalorduan, haragiak (%73.8), eta ogia (%63.8) ziren kontsumituenak; berdura (%72.5), fruta (%35), lekaleak (%28.8), eta pasten (%25) kontsumoa askoz txikiagoa da. Ehuneko 93.7k merienda hartzen zuten. Otordu honetan ogia (%72.5) eta gauza gozoak (%48.8) jaten zituzten. Afalorduan, ogia (%45) jateaz gainera, haragiak (%40) eta esnea (%38.8) kontsumitzen zituzten. Lehen plater bezala, pastak (%63.6) eta arroza (.2) ziren elikagai gogokoenak. Bigarren plater gisa, ordea, haragia (%81.6) patata frijituekin (%33.3). Postreen artean, frutak (%49.3) eta jogurtak (%26.1) ziren aukeratuenak. Gustuko ez zituzten janariak: barazkiak (%42.4), arrainak (%20), eta lekaleak (% 4.4)
Ondorioak
ONDORIAK
Hauek dira Lizarrako nerabeen artean jateko ohiturarik inportanteenak: alde batetik, haragi eta azukre gehiegi kontsumitzen dute, eta, beste aldetik, fruta, barazki, zereal, lekale eta arrain gutxiegi jaten dute. Beraz, beharrezkoak dira nerabezaroan jateko ohiturak aldatzeko osasun heziketarako programak. Programa hauek elikadura lantzea dute helburu, bai eskolan, baita etxean ere.