Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

OSASUN IKERKETA HAUR KIROLZALEEI

Egileak:

B. ERICE*

M. ARAUJO**

A. ARANEGUI**

C. ROMERO**

* Uharteko Osasun Etxea. Nafarroa. ** Bideko Ama Birjina Haurren Ospitalea. Iruñea


Sarrera

 

SARRERA

Frogatuta dago ariketa fisikoak gaixotasun kardiobaskularren prebentziorako eta osasunarentzako ondorio onak dituela.

 

Badakigu, bestetik, nerabeek ariketa fisikoa egiten behar den baino denbora gutxiago ematen dutela. Beste alde batetik, Nafarroan, gero eta kopuru handiagoa dago kirol konpetitiboetan.

 

Zenbait gauza argitaratu dira: kirola egiteak dituen osasun arriskuak, batez ere bat-bateko heriotza; kirolaren ondorioz beste gaixotasun batzuek okerrera egiteko arriskua

 

Horregatik pediatrek ongi jakin beharra dugu haur batek kirol bat zein egoeratan egin dezakeen eta zein egoeratan ez, bere osasun egoeraren arabera.

Helburuak

 

HELBURUAK

·         Oinarrizko Laguntzan protokolo bat ematea, haur kirolzaleen osasun egoera ikertzeko.

·         Ongi jakitea zein kasutan den hobe kirola debekatzea edo kirola ez egiteko aholkua ematea.

·         Beharrezkoak ez diren debekuak ez jartzea.

·         Ariketa fisikoa haurtzarotik bultzatzea.

Metodoak

 

MATERIALA ETA METODOAK

Nafarroako gaurko egoera aztertu da, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak argitaratutako datuez baliatuz.

Ikustaldi bibliografikoa: ikus bibliografian.

 

Emaitzak

 

EMAITZAK

Duela urte bat 12tik 15 urtera bitarteko 8.800 gaztetxok hartu zuten parte Nafarroako Kirol Jokoetan (matrikulatutako ikasleen % 39,5. Horietatik, 6.000 gaztetxotik gora futbolean, saskibaloian eta eskubaloian aritzen dira. Joko hauek izaera konpetitiboa hartzen dute. Entrenamenduko maila bat behar baita.

Gure komunitatean ez dago arautegirik, zein diren osasun azterketak, haur kirolzaleei egin behar zaizkienak.

16 et 26 Bethesda Konferentzian, kirol praktika ez onartzeko irizpide kardiobaskularrak mugatu ziren. Irizpide hauek hartuta, argitaratu diren zenbait kasutan atleten %0.4, 1.25 eta 1.8 deskalifikaturik izan dira. Nafarroako gazte horietatik 35etik 158ra bitartean deskalifikatuak izatea espero zitekeen.

Arazo kardiobaskular hauek ikertzeko, onartua dago EKGren sentsibilitatea nahiko altua dela (%60-70), eta Historia Klinikoaren eta Azterketa Fisikoaren sentsibilitatea %3koa dela. EKGk badauka, bestetik, Miokardiopatia Hipertrofikoa (MKH) aurkitzeko sentsibilitate handia (MKH da bat-bateko heriotzako kausa nagusia).

Ondorioak

 

ONDORIOAK

Pediatrek jakin behar dute nortzuk diren kirola maila konpetitiboan egiten duten haurrak.

 

Bestetik, beharrezkoa da jakitea zein den osasun azterketa zehatz eta egokiena, haurrek kirola ahalik eta seguruen egin dezaten.

 

Gure aholkua EKG azterketa osagarri bezala erabiltzea da.

 

Gaur, ariketa fisikoa ez da berez patologien kausa bat; bai, ordea, ariketa fisikorik eza. Gaur egun ez dago arrazoirik inori ariketa fisikoa debekatzeko. Arazoren bat baldin bada, beti dago beste aktibitateren bat egiteko aukera, okerrera egin gabe.

Bibliografia

 

BIBLIOGRAFIA

1. Boreham CA, Twisk J, Savage MJ. Physical activity, sports participation, and risk factors in adolescents. Med Sci Sports Exerc 1997;29:788-793.

2. Jaraba Caballero S, Perez Navero JL, Ibarra de la Rosa I. Repercusión cardiorespiratoria del ejercicio físico en niños. An Esp Pediatr 1999;50:367-372

3. Mitchel JH, Haskell WL, Raven PB. Classification of Sports. J Am Coll Cardiol 1994;24:864-866.

4. García de la Rubia S, Santonja Medina F, Andújar Ortuño P. El Pediatra ante la educación física. ¿Qué demanda al pediatra la práctica de la educación física?. Consejos y prevención. Pediatr Integral l999;Num.Espec.2: 116-122.

5. Tomassoni TL, Bar-Or O, Epstein LH. Clinical Symposium: The role of exercise in the diagnosis and management of chronic disease in children and youth. Med Sci Sports Exerc 1996;28:403-435.

6. 26 Bethesda Conference: Recomendations for determining eligibility for competition in athletes with cardiovascular abnormalities. January 6-7,1994. J Am Coll Cardiol 1994;24:845-899.

7. Maron BJ. Cardiopatía y otras causas de muerte súbita en atletas jóve oes. Curr Probl Cardiol 1999;2:133-187.

8. Boraita Perez A, Serratosa Fernández L. Muerte súbita en el deportista. Requerimientos mínimos antes de realizar deporte de competición. Rev Esp Cardiol 1999;52:1139-1145.

9. Fuller CM, McNulty CM, Spring DA. Prospective screening of 5.165 high school athletes and sudden cardiac death. Med Sci Sports Exerc 1997;29:1131-1138.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan