SEGURTASUNA, PREBENTZIOA ETA LEHEN SOROSPENAK
Egileak:
L. BILBAO
E. ETXEBERRIA
M. GARUZ
L. MAKIBAR
Donostia
Sarrera
SARRERA
Orain dela urte batzuk martxan jarri zen "Prevención de Riesgos Laborales" delako legea bultzatu nahian egin dugu lan hau, gaztetatik ikus dezaten zein garrantzitsua den segurtasun neurri batzuk edukitzea, bai gerora ibiliko diren lanean, bai eskolan. Segurtasun neurri hauekin batera premiazkoa iruditzen zaigu lehen sorospenei buruzko funtsezko oinarri batzuk edukitzea, jakin dezaten nola jokatu istripu baten aurrean.
Helburuak
Metodoak
MATERIALA ETA METODOA
Gure lan metodoa, bereziki, inkesta batzuetan oinarritu da. Materiala eta gaitegia prestatu aurretik, inkesta bat pasa zitzaien D.B.HI eta D.B.Hl.2ko Almen ikastolako (Eskoriatza) ikasleei, gai hauen inguruan zer ezagupen zituzten jakiteko, eta edukia horren arabera antolatzeko. Hitzaldia eman ondoren, inkesta berdina pasako zaie, kontzeptuak barneratu eta ulertu dituzten ikusteko. Horrekin guztiarekin hainbat ondorio aterako ditugu, gaur egun ikasleen artean segurtasun eta prebentzioari buruz dituzten ezagupenak neurtzeko.
Hitzaldian egon diren irakasleei ere inkesta bat pasako zaie, edukia eta metodologia balora dezaten. Hitzaldi hauek bi egunetan emango dira; D.B.Hlean 2000-3-3an eta D.B.Hl.2an 2000-3-lOean.
Saio hauetan transparentziak eta diapositibak erabiliko dira; diapositibak ikastolan berean ateratakoak dira. Hainbat ariketa praktiko ere egingo dituzte.
Emaitzak
EMAITZAK
Hitzaldia ez dugu oraindik eman, baina pasatako lehen inkesta aztertu ondoren, ikasleen gai honekiko jakin-mina handia da, bereziki lehen sorospenei buruzkoa.
Ondorioak
ONDORIOAK
Oraingoz (2000-2-20an) gai hauen inguruan, bereziki segurtasunaren eta prebentzioaren inguruan, ezjakintasun handia dago.