Katuaren harramazkak sortutako gaixotasuna eta Parinaud-en sindromea lehen mailako pediatriako kontsultan
Egileak:
Xabier Txakartegi Etxebarria
Ainhoa Larrakoetxea Zuloaga
María José Correa García
Gernika-Lumoko Osasun Zentroko pediatria taldea
Sarrera
1983. urtean jakin zen Katuaren Harramazkagatiko Gaixotasunaren (KHG) eragilea Bartonella henselae bazilo gram negatiboa zela. Katuaren artropodo bat da bektorea, eta katuaren harramazkaren edo listuaren bidez transmititu ohi da. Bartonella henselae bakterioak sorturiko gaixotasunaren intzidentzia ezezaguna da, eta sintomatologia espektro handikoa. Sarriena modu klasikoan agertzen da (harramazka, adenopatia eta sukarra). Parinaud-en sindromea (PS) infekzio guztien %5 da. Begitik gertatzen da inokulazioa, eta granuloma bat sortzen du konjuntiban, sintomagabea sarritan, eta, geroago, adenopatia bat (belarri aurrekoa bereziki). Adin guztietan gerta daitezke KHG eta PS. Ez dago froga berezirik haiek diagnostikatzeko, eta irizpide epidemiologiko, kliniko, laborategiko, histologiko eta bakteriologikoak bete behar dira.
Helburuak
2012. urtean izandako 2 PS posible, eta, oro har, bartonelosiak gure kontsultatan sortutako gaixotasunen berrikuspena dira lan honen helburuak.
Metodoak
Lan honetan, 2001etik 2012ra Osabidean adin pediatrikoan KHG eta adenopatia moduan kodetutako gertakariak dira ikergai.
Emaitzak
Hiru neska-mutil daude KHGaren diagnostikoarekin, eta adenopatia bezala kodetuta beste halako 3 aurkitzen ditugu. Guztira, 2012ko 2 PSekin 8. Kontsulta adenopatiagatik izan da, eta ez dago beste sintomarik (ume baten kasuan, sukarra ere bai). Bostek goi-aurrealdeko adenopatia zerbikala izan dute, batek besapekoa, batek uztondokoa eta belarri aurrekoa azkenak. Hiru azken hauetan bakarrik izan da hasieran Bartonelosiaren susmoa, aurrekari zuzena baitzuten, eta beste bostetako bitan, gutxienez, ez da geroago ere aurrekaririk aurkitu. Zortziek dauzkate Bartonella hensealaearen IgMaren positibotasuna, eta serologia negatiboa dute beste eragileentzat. Zortziak osatu dira tratamendurik gabe.
Ondorioak
1.- Seguruenik beste kode batekin diagnostikatutako hainbat KHG eta PS daude, eta, beraz, haien azpi-diagnostikoa gertatzen da.
2.- Sarbidea ez da askotan ikusten.
3.- Diagnostikoa ez da beti guztiz argia, irizpide baten bat falta delako.
4- Bartonella henselaearen kontrako tratamendua gaixoaren egoera immunitarioari eta zeinu klinikoei dagokie.
5.- Bartonella henselae sentikorra da antibiotiko mota askorekiko.
6.- Espektro klasikoak bilakaera onbera izan ohi du, eta gure kasuetan hala gertatu da.
Bibliografia
1- Adamska M.Bartonellla spp. as a zoonotic pathogens transmitting by blood-feeding arthropods. Wiad Parazitol 2010;56,1:1-9.
2- Florin T., Zaoutis T. E., Zaoutis L. B. Beyond cat scratch disease : Widening spectrum of Bartonella henselae infection. Pediatrics 2008;121:e1413-e1425.
3- Jackson L. A., Perkins B. A., Wenger B. A.. Cat scratch disease in the United States: an analysis of three National Databases. American Journal of Public Health 1993;83,12:1707-1711.
4- Cabeza Díez, M. I., Municio Martín M. A., Abad Theron, I., Embid Pardo P., Rodríguez Estévez A. Enfermedad por arañazo de gato: dos casos en una consulta de Atención Primaria. Bol. S. Vasco-Nav. Pediatr 199;33:52-53.
5- Curi A., Machado D., Heringer G., Campos W. R., Lamas C., Rozental T., Gutierres A., Orefice F., Lemos E. Cat-scrtach disease: ocular manifestations and visual outcome. Int ophthalmol 2010;30:553-558.
6- Grando D., Sullivan L. J., Flexman J. P., Watson M. W., Andrew J. H. Bartonella henselae assotiated with Parinaud’s oculogladular syndrome. Clinical Infectious Diseases 1999;28:1156-1158.
7- Sander A., Posselt M., Oberle K., Bredt W. Seroprevalence of antibodies to Bartonella henselae in patients with cat scratch disease and in healthy controls: eavaluation and comparison of two commercial serological tests. Clinical and Diagnostic Laboratory Inmunology 1998;5,4:486-490.
8- Rolain J. M., Brouqui P., Koehler J. E., Maguina C., Dolan M. J., Raoult D. Recommendations for treatment of human infections caused by Bartonella species. Antimicrobial Agents and Chemoterapy 2004;48,6:1921-1933.