Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Antileukotrienoak: apnea-hipopnea sindromea tratatzeko alternatiba berria

Egileak:

Amaia Saitua Benito

Ainhoa Zabaleta Rueda

Eva Tato Eguren

Carlos Javier Egea Santaolalla

Ainhoa Alvarez Ruiz de Larrinaga

Joaquin Duran Cantolla

Gonzalo Mancebo Mata

Loaren Unitatea. Txagorritxu Ospitalea


Sarrera

Apnea-hipopnea sindromea (AHS) oso nagusia da haurtzaroan. 2 eta 6 urteko umeen %2-4ari eragiten dio. Loaren nahaste honek eragin zuzena du beste gaixotasun batzuengan, hala nola, hipertentsioan, hazkuntzaren atzerapenean edota arreta zailtasunean.

 

Helburuak

AHS antileukotrieno bidez tratatutako kasu bat azaldu nahi dugu, plazenta-askatze goiztiarraren (31. astean) ondorengo asfixiagatik sortutako entzefalopatia epileptikoa duen 7 urteko haurrarena.

Aurrekarien artean, estatus epileptikoa nabarmentzen da. Lebetirazetam eta Topiramatorekin tratamenduan dago. Besteen artean, loaren apneek, atake epileptikoak pizten zizkioten.

Tratatzeko lehen aukera, adenoamigdalektomia izan zen, baina neuropediatrak, haurraren egoera zela eta, aukera hau baztertzea aholkatu zigun. Beraz, horren ordez, ahozko antileukotrienoekin probatzea erabaki genuen.

 

Metodoak

Polisomnografia bidez, orduko 4,4ko apnea-hipopnea diagnostikatu zitzaizkion. 12 astez aho bidezko Montelukastarekin tratatu genuen, 4 mg/ egunean.

 

Emaitzak

Tratamenduaren ondorengo polisomnografiaren emaitza orduko 0,3 apnea-hipopneakoa izan da.

 

Ondorioak

Apnea-hipopnea sindromea tratatzeko lehen aukera, gaur egun, kirurgikoa da, adenoamigdalektomia bidez. Hala ere, azken urteotan hainbat alternatiba ari dira planteatzen, horien artean, antileukotrienoak. Kirurgia, arriskutsua izan daitekeen kasuentzako edota AHS arina dutenentzako, alternatiba ona dela iruditzen zaigu.

 

Bibliografia

-Documento  de  consenso  del  síndrome  de  apneas-hipopneas  durante  el  sueño  en  niños.  Archivos  de  Bronconeumología  2011;47  (sup  15:  2-18).

-Zhang  L.  et  al.Intranasal  corticosteroids  for  nasal  airway  obstruction  in  children  with  moderate  to  severe  adenoidal  hypertrophy.  Otolaryngol  Head  Neck  Surg.  2009;140:451-4.

-Kheirandish  L,  Goldbart  AD,  Gozal  D.  Intranasal  steroids  and  oral  leukotriene modifierherapy  in  residual  sleep-disordered  breathing  after  tonsillectomy  and adenoidectomy  in  children.  Pediatrics.  2006;117:e61-6.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan