Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Asma gaztaroan

Egileak:

Irune Fernandez Rived

Ainara Iriarte Rodríguez

Irune Tubia Barberia

Leire Zelarain Yeregui

Sanduzelai Osasun Zentroa IFR, Nafarroako Ospitale Guneko Digestibo Saila AIA, Txantrea Osasun Zentroa ITB, Burlata Osasun Zentroa LZY


Sarrera

EPIDEMIOLOGIA

13-14 urtetako umeen artean, %95 Bilbon eta %5 Iruñean. (larriak Iruñean,%1,1).

Askotan infradiagnostikatua dago.

Haurtzaroan mutilengan, gaztaroan berdin eta adinekoengan emakumeengan ematen da gehien.

 

Helburuak

Nerabezaroan behar berezirik dago gai honen inguruan?

 

Metodoak

Errebisio bibliografikoa.

 

Emaitzak

NERABEZAROKO ASMAREN EZAUGARRIAK

-Kirol ondorengo bronkoespasmoa.

-Faktore psikoemozionalak.

-Akaro, polen, onddo, epitelio eta abarrekiko sentsibilizazioa.

-Gaixotasunaren ukazioa.

-Tratamenduarekiko atxikipen eskasa.

 

DIAGNOSTIKOA

Umeengan, nagusiengan ez bezala, asmaren diagnostikoa ez da PEFaren arabera egiten, espirometria bortxatuaren bidez baizik. FEV1 eta FVC erabili ohi dira.

Diagnostiko bereizlea ahots-korden disfuntzioa, kirol osteko bronkoespasmoa (komunena), eztul sikogenoa eta hiperbentilazio-sindromearekin egin beharko dugu.

 

TRATAMENDUA

-Dosi berriak kalkulatu beharra.

-Hurbilagotik jarraitu beharra.

-Gaixoak gaixotasunaren ardura bere gain hartu behar du: hau ez da beti erraza izaten.

-Dosi-kopurua murrizteak hobetu egiten du tratamenduarekiko atxikimendua:

- Antileukotrienoak: Egunean dosi bakarrarekin sintomak kontrola daitezke.

- Aktibitate luzeko bronkodilatadore + kortikoide inhalatuek klinika asko hobetu dezakete (budesonida-formoterola) .

 

TRATAMENDUAREKIKO ATXIKIMENDUA HOBETZEKO ARAUAK

Informazio argia eta laburra eman gaixotasunari buruz.

Arnasa-aparatuan anatomia eta fisiologia laburki azaldu eta asman ematen diren aldaketak azaldu, gaixotasun honetan hazte-prozesuak duen garrantzia azpimarratuz eta ezinbestekoa den tratamendua argituz.

Lagundu dezake asmatikoak diren kirolari famatuen adibideak jartzea, haiek asmak ez duela bizitza mugatzen ohartarazteko.

Tabakoak duen garrantzia azaldu.

Tratamendu-motak azaldu, efektu sekundarioak, nola hartzen diren… Tratamendu-plana azaldu eta idatziz eman.

 

Ondorioak

Oso garrantzitsua da pazienteak asma zer den jakitea, gaixotasun kronikoa dela ulertzea eta luzerako tratamendua egin behar duela bereganatzea.

Mediku eta pazientearen arteko harremana hurbila izatea garrantzitsua da.

Normalean gazteekin denbora gutxiago ematen da kontsultan eta asko ezdira joan ere egiten. Diagnostikatu gabe daudenen 1/3 ez da medikuarenerajoaten, askok ez diote medikuari sintomen berri ematen.

 

Bibliografia

Taller Asma en la Adolescencia. Manejo terapéutico del adolescente asmático. A. Escribano Montanier, G. García Hernández. Adolescente. Albacete 2005.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan