Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.14. Goiko digestio aparatuko hemorragiaren intzidentzia, klinika eta tratamendua laparoskopia bidezko bypass gastrikoan

Egileak:

Leire Agirre Etxabe

Patricia Sendino Cañizares

Patricia Mifsut Porcel

Yanina Kataryniuk Di Constanzo

Maria Arana De La Torre

Iratxe Rodeño Esteban

Gaizka Errazti Olartekoetxea

Francisco Lor Ballabriga

Rafael Macho-Quevedo Muñoz

Alberto Colina Alonso

Osakidetza. Gurutzetako Ospitalea. Kirurgia Orokorra. Kolon II Saila.


Sarrera

Gurutzetako Ospitalean 2004tik 2011ra egin diren laparoskopia bidezko bypass gastrikoen konplikazioak aztertu ondoren, goiko digestio aparatuko hemorragian oinarritu gara, Helicobacter pylloriren eragina aztertzeko.

Helburuak

Goiko digestio aparatuko hemorragiaren intzidentzia, klinika eta tratamenduaz gain, Helicobacter pylorik duen garrantzia aztertu da.

Metodoak

- Azken zazpi urteetako atzera begirako analisia: 2004tik 2011ra egin diren laparoskopia bidezko bypass gastrikoen konplikazioen analisia burutu da, goiko digestio aparatuko hemorragia aztertzeko. Guztira 93 bypass egin dira. - Goiko digestio aparatuko hemorragiaren intzidentzia, kausa, klinika eta tratamenduaren analisia eginda. - Helicobacter Pyloriren eragina, ureasa proban oinarrituta gastroskopia teknika bidez, kirurgia aurretik eta konplikazioak agertzean.

Emaitzak

Guztira 93 bypass egin dira; goiko digestio aparatuko hemorragia 3 kasutan agertu da. 3 kasuak abdomeneko minagatik etorri dira Larrialdietara. Bik melenak kontatzen dituzte eta besteak hematemesia. Diagnostikorako erabili dugun teknika, gastroskopia izan da, ureasa proba eginez: 2 kasuetan hemorragiaren arrazoia urdaileko ultzera izan dela ikusi da, ureasa proba positiboa izan delarik. Hirugarren kasuan ordea, ez da ezer aurkitu. Kirurgia aurretik 3 kasuetan ureasa proba negatiboa izan da. 3 kasuetan tratamendua kontserbadorea izan da: kasu guztietan PBI (-ak) erabili dira, baina kasu batean, eskleroterapia ere erabili da lesioa tratatzeko. Helicobacter Pylori positiboa izan den bi kasuetan, tratamendu erradikadorea egin da.

Ondorioak

- Goiko digestio aparatuko hemorragia oso konplikazio arraroa da, kasuen %3k soilik agertzen da. Honetaz gain, berantiarra da, lehen hiru hilabeteetan agertzen da eta. - Diagnostiko (gastroskopia) eta tratamendurako teknika egokiak ditugu. - Kasu honetan, kirurgia aurreko ureasa probak ez duela eraginik ikusi da.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan