Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Eragindako potentzial somatosentsorialak haurrengan

Egileak:

Lorea Imirizaldu Monente

Olatz Olaziregi Zabaleta

Lorea Gonzalez Rojas

Ruben Peinado Jaro

Nafarroako Ospitalegunea


Sarrera

Eragindako Potentzial Somatosentsorialekin (EPSekin) nerbio sistema periferiko eta zentralaren bide sentsorialen azterketa egin daiteke. Haurrek sentsibilitatearen azterketa neurologikoan lagundu ezin dutenez, teknika hau erabil daiteke, teknika objektibo eta ez inbaditzailea.

Haurren bide sentsorialak estrukturalki eta funtzionalki heldugabeak direnez, EPSak oso ezberdinak dira helduen EPSen aldean. Mielinizazioa, sinaptogenesia, axoien luzera, neurotransmisioa eta gorputzaren tamaina garatzen doazen heinean, EPSak berdintsuagoak izaten joango dira.
 

Helburuak

Helduetan erabilera klinikoak ondo  finkatuak  dauden  arren,  haurretan ez da oraindik lortu. Hala ere, haurren hainbat gaixotasun neurologikotan, deskribatuak daude EPSen aldaketak, eta gure helburua haien azterketa egitea da.

Metodoak

Hainbat idazkiren bilaketa egin da, datu base ezberdinetan.

Emaitzak

Nerbioak  elektrikoki  estimulatuaz,  erantzun  bioelektrikoak  eragiten dira eta hauek azaleko elektrodoen bidez jasotzen dira. Elektrodoak gida internazionalek agintzen duten bezala jarri  behar  dira  azalaren  gainean: Erb puntua, C7 apofisiaren gainean, T12-L1 apofisiaren gainean eta 10-20 elektroentzefalografia sistemaren arabera Fz´, Cz´, C3´eta C4´.

Haurretan teknikak ezberdintasunak ditu: estimulazio elektrikoaren frekuentzia, filtroak, haurraren erlaxazio totala lortzeko modua (gela ilunpetan, haurra goserik gabe eta garbia, ipuin bat irakurri, musika jarri, lokartu, ...), etab.

Erantzunek adinaren arabera, latentzia, tamaina, iraupen, simetria eta morfologia egokiak izan behar dituzte. 25 astetako haurdunaldia izan duen jaio berrian jada erantzunak jaso daitezke, latentzia oso luzearekin eta tamaina oso txikiarekin baldin bada ere. Hauek helduaren balioak 3-4 urteetara lortuko dituzte.
 

Ondorioak

EPSak ondokoetan dira erabilgarriak:

- Neurodegenerazio-arazoak.

- Koman dagoen haurraren ebaluazioa.

- Bizkar muineko eta garun enborreko lesioak.

- Jaiotzean asfixiagatik pairatu daitekeen entzefalopatia hipoxiko-iskemikoa (lehenengo astean egindako EPSek 18-24 hilabetetara izango duten garapen neurologikoa adieraz dezakete).

- Konpresio-lesioak.

- Nerbio-sistema periferikoaren lesioak.

Bibliografia

Neonatal Somatosensory Evoked Potentials: Maturational aspects and prognostic value. Regina Trollmann, Eva Nüsken, Dieter Wenzel. Pediatr Neurol 2009, 42(6): 427-433.

Short Latency Evoked Somatosensory Potentials after stimulation of the Median Nerve in children: Normative data. Laura Doria-Lamba, Luciano Montaldi, Paolo Grosso, Edvige Veneselli, Gaia Garibaldi. J Clin Neurophysiol 2009, 26(3): 176-182.

Subcortical Somatosensory Evoked Potentials after posterior tibial nerve stimulation in children. Rainer Boor, Ling Li, Barbara Goebel, Bernd Reitter. Brain & Development 2008, 30: 493-498.

Standards for short latency Somatosensory Evoked Potentials. American Clinical Neurophysiology Society. J. Clin Neurophysiol 2006, 23(2): 168-179.

Somatosensory evoked potentials in children with bilateral spastic cerebral palsy.Teflioudi EP, Zafeiriou DI, Vargiami E, Kontopoulos E, Tsikoulas I. Pediatr Neurol 2011, 44(3): 177-182.

The prognostic role of evoked potentials in neonatal hypoxic-ischemic insult. Lori S, Bertini G, Molesti E, Gualandi D, Gabbanini S, Bastianelli ME, Pinto F, Dani C.
J Matern Fetal Neonatal Med 2011, 24 Suppl 1: 69-71.
 

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan