Lebetirazetama eta eragin psikiatrikoak haurrengan
Egileak:
Ruben Peinado Jaro
Lorea Gonzalez Rojas
Lorea Imirizaldu Monente
Olatz Olaziregi Zabaleta
Nafarroako Ospitalegunea
Sarrera
1997an, lebetirazetamaren erabilera baimendu zen, 16 urtetik gorakoen epilepsia partzialaren tratamendurako. Atzera begirako ikerketek lebetirazetamak haurrengan eraginkortasuna duela erakutsi badute ere, oraindik ez dago fidagarritasun altua berresten duenik.
Helburuak
Lebetirazetam medikamentuaren eragina eta kontrako eragin psikiatrikoen azterketa haurrengan.
Metodoak
Hainbat idazkiren azterketa egin da, datu-baseetan bilatuaz.
Emaitzak
Lebetirazetama gaixo pediatrikoen epilepsia mota askotan erabili dela ikusi da. Medikamentu honen profil farmakozinetikoa oso onuragarria da, beste farmako batzuen aldean elkarreragin txikia duelako, eta, bioerabilgarritasuna, berriz, altua duelako. Eta, batez ere, eraginkortasun-maila ezberdinak erakutsi ditu epilepsia partzial eta jeneralizatuetan eta hainbat sindrome epileptikotan (Punta zentrotenporalak dituen Epilepsia Onbera, Lennox-Gastaut-en Sindromea, Jeavons-en Sindromea, Gaztaroko Epilepsia Mioklonikoa). Aldi berean, aukera bat izan daiteke tratamendu zaileko epilepsietan.
Bestalde, adin honetako gaixoetan honelako nahi gabeko eraginak ager daitezke: logura, astenia, anorexia, urduritasuna, oldarkortasuna, izaera- aldaketak, antsietatea, depresioa, psikosia, etab. Sintomak denboran mugatuak dira, eta, normalean, hasieran agertzen dira. Iraunkorrak direnean, hartzeari uztean desagertu ohi dira.
Ondorioak
Lebetirazetama medikamentu ziurra eta ongi toleratzen dena, eta frogatua dago haurrengan duen eragina, batez ere 4 urtetik gorako haurretan eta monoterapian nahiz lagungarri bezala.
Hala ere, kontuan hartu behar dira agertzen diren nahi gabeko ondorio psikiatrikoak, ezaugarriei eta larritasunei dagokienez.
Horregatik, oso garrantzitsua da medikamentu hau hartuko duten eta jokabide-zein emozio-arazoak izan dituzten gaixo pediatrikoen jarraipen zehatza egitea.
Bibliografia
- Emergent Complications of the Newer Anticonvulsivant. Jeffrey F. Wade, Chat V. Dang, Lowell Nelson, and Jonathan Wasserberger. The Journal of Emergency Medicine, Vol. 38, No. 2, pp. 231–237, 2010.
- Experience with levetiracetam in the treatment of childhood refractory epilepsy. M. Doumbia-Ouattara, E. Bourel-Ponchel, A.-G. Le Moing, L. Querne, A. Delignières, A. de Broca, P. Berquin. Archives de Pédiatrie 2012; 19:3-8.
- Levetiracetam in Childhood Epilepsy. Alberto Verrotti, Ebe D’Adamo,Pasquale Parisi, Francesco Chiarelli and Paolo Curatolo. Pediatr Drugs 2010; 12 (3): 177-186.
- The safety of levetiracetam, Deepa Sirsi & Joseph E Safdieh, Expert Opin. Drug Saf. 2007; 6(3):241-250.
- Uso de levetiracetam en monoterapia. A. Molins Albanell. Kranion. 2011; 8:8-14.