Ariketa fisikoak eragindako anafilaxia
Egileak:
Miriam Garmendia Elizalde
Lizar Aguirre Pascasio
Ainhoa Zabaleta Rueda
Eva Tato Eguren
Catalina Gema Mayor Guerra
Marta Del Hoyo Moracho
Janire Vicarregui Olabarrieta
Haur alergologia. Pediatria zerbitzua. Txagorritxu ospitalea
Sarrera
Ariketa fisikoak eragindako elikagaiagatiko anafilaxia patologia berri samarra da. Paziente gehienek frutuei eta barazkiei diete alergia. Gehienetan gazteei eragiten die.
Helburuak
Horri dagokionez, haur alergologiako kontsultan ikusitako paziente baten kasua aurkeztu nahi dugu.
Metodoak
Ariketa fisiko bizia egiten ari zela, betazaletako edema, urtikaria, tripako mina eta okada izan zituen. Larrialdi Zerbitzuan, muskulubarnetik adrenalina jarri ondoren, sintomak arindu zitzaizkion. Ariketa fisikoa egin aurreko orduetan, patata tortilla eta sagarra jan zituen. Aurretik elikagai hauek guztiak jaten zituen. Pazienteak, dermatitis atopikoa izan ezik, ez zuen beste aurrekari garrantzitsurik.
Emaitzak
Arraultzarekiko eta sagarrarekiko alergiaren azaleko probek (PRICK eta PRICK+PRICK) emaitza negatiboa eman zuten. Odol analisiak (IgE espezifikoa) positiboa eman zuen fruitu errosazeoentzat, sagarrarentzat horien artean.
Ondorioak
Paziente hauek, ariketa fisikoa egin aurretiko edo egin ondorengo 4-6 orduetan, ez lukete alergia sortzen dien elikagairik jan beharko. Kirola egin ezean, ez dute sintoma alergikorik izaten, eta, beraz, elikagai hauek ez genituzke beren dietatik kendu beharko.