Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Dermatofitoak eta beste onddoak debabarrena eskualde sanitario integratuan

Egileak:

Joxe Mari Manterola Martija

Concepción Tamayo Víctor

Luis Angel Cañedo Arguelles

Ana Moreno Rodrigo

Argiñe Vallejo Luis

Daniel Elorza Goikoetxea

Elisabet Galparsoro Egurbide

ESI Debabarrena


Sarrera

Onddoek  eragindako  larruazaleko  eta  azkazaletako  infekzioak  ohikoak  dira.  Atzerritarrek  beren  lurraldeetako  onddoak  ekarri  ditzakete,  hemen  ohikoak  ez  direnak.

Helburuak

- Larruazaleko, azkazaletako eta adatseko infekzioak zein onddo espeziek eragiten dituzten aztertzea, guztira 80.000 biztanle dituen Debabarreneko Eskualde Sanitario Integratuan.

- Dermatofitoen maiztasuna eta beste zenbait ezaugarri epidemiologiko jakitea.

Metodoak

- 2003tik 2012ko abenduaren 31 arte, Mendaroko ospitalean izandako onddoen emaitzak aztertu dira.

- Aldagai epidemiologikoak jaso dira datu-base batean, eta behar diren proba estatistikoak erabili dira ondorioak lortzeko.
 

Emaitzak

- Larruazalean eta azkazaletan, guztira, 189 Candida andui isolatu dira: 38 larruazalean eta 151 azkazaletan (%80). Anduien %3 isolatu da 18 urte arteko pertsonetan eta %73 40 eta 80 urte artekoetan. Azken lau urteetan, aurreko beste urteetan baino lagin gehiago izan dira positiboak: 26-31 lagin positibo/ urteko.

- Azkazaletan 14 Scopulariopsis spp. isolatu dira eta horietatik %79 izan dira 40 eta 80 urte arteko pertsonetan.

- Larruazalean, azkazaletan eta adatsetan 169 dermatofito-andui isolatu dira guztira; horietatik, 85 larruazalean, 80 azkazaletan eta 4 adatsetan. Dermatofitoak adin guztietan isolatu dira, eta ez dira maizago isolatzen adin tarte jakin batean; beharbada, zerbait gehiago 50 eta 70 urte artekoetan (%36).

- Azken 3 urteetan lagin gehiago jaso dira eta, hortaz, beste urteetan baino dermatofito gehiago isolatu dira; zehazki 93 dermatofito, guztien %55.

- Isolatu diren dermatofito-espezieak honakoak izan dira: 88 Trichophyton rubrum (%52), 23 T.mentagrophytes, 17 Microsporum canis, 9 M.gypseum, 2 Epidermophyton floccosum, 2 T.soudanense, T.tonsurans 1, T.violaceum 1, M.ferrugineum 1, eta beste 25 identifikatu gabeak.

- 18 urte arteko gazteetan, 31 dermatofito isolatu dira eta ohikoenak honakoak: 8 M.canis, 7 T.rubrum eta 5 M.gypseum.

Ondorioak

- Candida espezieek sarritan azkazaletako onikomikosiak eragiten dituzte.

- 2012an,  39  dermatofito  isolatu  dira;  infekzioaren  intzidentzia-tasa:
49/100.000 biztanle eta urteko.

- Helduetan, onddo antropofilikoak dira ohikoenak; 18 urte artekoen artean, aldiz, M.canis zoofilikoa da nabermenena.
 

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan