Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Gaztaroko artritis idiopatikoan artrozentesiak egiteko protokoloa

Egileak:

Mª del Mar Zarate Sañudo

Mª Cruz Hernández De La Granja

Marian de León de Azcarate

Raquel Cantalapiedra Suárez

Olaia Fernández Berrizbeitia

Natalia Rivera García

Mari Luz García Vivar

Basutuko Unibertsitate Hospitaleko Erreumatologia Zerbitzua


Sarrera

Gaztaroko artritis idiopatikoa gaixotasun inflamatorio kronikoa da.  4 urte inguruan agertzen da eta, askotan, isuri sinobiala dela eta, umeek mina sentitzen dute. Bestalde, gaixotasun honek hazkuntzan eragina dauka eta paziente-multzo esanguratsu batek helduaroan klinika mantendu dezakete, eta askok gaixotasunaren konplikazioak izaten dituzte. Ondorioz, gaixotasuna goiz diagnostikatzea, tratamendu egokiena  ahalik  eta  lasterren  jasotzea eta ume hauen behar guztiak asetzea da gure lana. Zaintza horien artean, artrozentesiaren bidez isuri sinobiala ateratzea dago.

Helburuak

• Artrozentesi-teknika ezagutu eta pausuak aztertu.

• Teknika egokia praktikan ipini, pazienteak izan ditzakeen arriskuak eta laneko istripuak murriztu.

• Asepsia-arauak mantendu.

• Isuri sinobiala behin lortuta, laborategirako laginak ondo prestatu eta bidali.

Metodoak

Erreumatologia Pediatrikoko sendagileek behin pazientea aztertua, haurrak isuri sinobiala daukanean, artrozentesia egin behar den ala ez erabakitzen da. Gurasoei zein pazienteei prozesua zertan datzan azaltzen zaie, arriskua eta onurak kontuan hartuz.

Material esterila erabiltzen da: xiringa, orratza, gasak eta eskularruak. Eskuak garbitu behar ditu medikuak. Azalean, puntzio-gunea garbitu eta desinfektatzen da.

Mintz sinobialeraino ziztatzen da eta likido sinobiala ateratzen da. Lagina hodi berezietan gorde eta laborategira bidaltzen da. Han azterketa biokimikoa eta hazkuntza egiten dira. Pazienteak infiltrazioa behar izatekotan, farmakoa zuzenean ipintzen da gorputzean sartuta dagoen orratzetik.

Azkenik, erabilitako material guztiak dagozkien kutxetara botatzen dira, behar bezala deuseztatzeko.
 

Emaitzak

Teknika erraza izan arren, artrozentesiak ondorio kaltegarriak ekar ditzake, horien artean garrantzitsuenak: infekzioa eta odoljarioa.

Basurtu Ospitaleko Erreumatologia pediatrikoko sailean eginiko 40 artrozentesien multzoa aurkezten da. Horien artean, kasuen %82an ez da eman infekziorik eta, puntzioaren bidez lorturiko likido sinobialak hantura zegoela adierazten zuen.
 

Ondorioak

Artrozentesia burutzeko teknika egokia erabiliz, azterturiko artrozentesi- multzoan ez zen infekziorik eman. Hortaz, artrozentesiak egiten trebatua den sendagileak burutzea eta teknika guztiz esterila erabiltzea ezinbestekoak dira.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan