Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Ekografia, erreumatologia pediatrikoko unitatean

Egileak:

Olaia Fernandez Berrizbeitia

Natalia Rivera Garcia

Javier Humayor Yañez

Eva Galindez Agirregoikoa

Esther Ruiz Luzea

Iñaki Torre Salaberri

M.Luz Garcia Vivar

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea


Sarrera

Basurtuko Ospitalean Erreumatologia Pediatriko Unitate bat daukagu. Bertan, gaixotasun erreumatikoak dituzten umeak ikusten ditugu, horien artean garrantzitsuenak: Haurtzaroko Artritis Idiopatikoa, Artritis Erreaktiboak eta ehun konektiboko gaitzak (Lupus eritematoso sistemikoa, dermatomiositisa…).

Gaixotasun erreumatikoek tratamendu barik eboluzio oso latza izaten dute helduetan. Umeen kasuan, euren gorputza hazten dagoenez, konplikazioak esponentzialki areagotzen dira. Hazten ari den hezur batek lesioak jasaten baditu, honen garapena hasieratik okerra izango da eta helduaroan arazo ugari izango ditu.

Bestalde, gaixotasun erreumatikoak aktibo mantentzen direnean, sistema desberdinetan arazoak agertzen dira, hala nola, afekzio kardiobaskularrak, bizkar muineko arazoak edo begietakoak.

Gaixotasun  erreumatikoak  helduengan  eta  umeengan  desberdinak dira. Umeek batzuetan ez dute esaten minik dutenik, eta azterketa kliniko makroskopikoa zein analitikoa normala izan daiteke, nahiz eta gaixotasuna aktibo egon.
 

Helburuak

Erreumatologia pediatrikoko Unitatean ekografiaren bidez egiten dugun lana azaltzea. Gaixotasun erreumatikoak umeengan aktibo dauden jakiteko, ekografia teknika fidagarria dela erakustea.

Metodoak

2011 urtetik aurrera, Erreumatologia Pediatrikoko Unitatean ikusitako artritisa zuten ume guztiei ekografia muskulueskeletikoa egin genien azkeneko generazioko Esaote MyLab ekografo batekin. Horien artean, aktibitate subklinikoa adierazten zuten giltzadurak beste aldeko giltzadurarekin konparatu genituen, eta hurrengoko asteetan jarraitzen genuen umea, nahiz eta klinikarik ez aurkeztu.

Bestalde, ekografiak ematen zigun informazioa erresonantzia magnetikoak emandakoarekin parekatu genuen.

Emaitzak

Artritisa zuten umeen artean, ekografiak hipertrofia sinobiala eta doppler-zeinua aurkezten zuen, eta informazioa erresonantzia magnetikoarekin bat zetorren.  Zenbait kasutan  zalantzan  geundenean,  hipertrofia  sinobial  fina
ikusten genuen eta kasu gehienetan erresonantziak ere hantura txikia zegoela adierazten zuen. Hortaz, ekografiaren sentsibilitatea esanguratsua da. Ekografia normala iruditzen zitzaigunean, kasu gehienetan gaixotasunaren aktibitaterik ez zuen aurkezten erresonantziak, nahiz eta zenbait kasutan positiboa izan. Bestalde, ekografiak isuri sinobiala dagoen adierazten digu eta irudi teknika hau erabili dezakegu artrozentesia eta puntzioak gidatzeko.

Ondorioak

Ekografiari esker, gaixotasun erreumatikoak hobeto kontrola ditzakegu umeengan. Horrela, aktibitate  subklinikoa dagoenean, tratamendua intentsifikatu dezakegu, brote berri bat eta ondorioz ematen diren konplikazioak ekidinez. Ekografia teknika segurua da, ez du erradiaziorik suposatzen umearentzat eta kontsulta berean azterketa fisikoa eta subklinikoa egin ditzakegu, erresoluzio altuko kontsulta bihurtuz. Gainera, erresonantzia magnetikoarekin lorturiko emaitzekin bat etortzen da kasu gehienetan.

Bibliografia

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan