Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Renograma isotopikoaren baliagarritasuna, jaioberritan diagnostikatutako hidronefrosiaren jaio ondoko arretari dagokionez

Egileak:

Amaia Otondo Barrenetxe

Elena Delgado Fuentes

Lorena Ventura Morata

Cristina Irisarri Nuin

Elena Goñi Girones

Carmen Estebanez Estebanez

Medikuntza Nuklearreko Zerbitzua. Nafarroako Ospitalegunea


Sarrera

Helburuak

Renograma isotopikoaren erabilera aztertzea eta emaitzak balioestea, jaioberritan diagnostikatutako hidronefrosiaren jaio ondoko arretari dagokionez.

Metodoak

Jaio aurretik hidronefrosia diagnostikaturiko eta jaio ondoren eginiko ekografian konfirmaturiko 53 paziente aztertu dira 2000ko urritik 2009ko ekainera arte.

Kasu hauetan, renograma isotopiko postdiuretikoa gauzatu zen, diuretikoaren injekzioarekin batera erradiotrazadorea emanez (gure kasuan MAG 3-Tc 99m).

4 patroi gammagrafiko ageri dira:

1. erabat butxatzailea.

2. butxatzaile partziala.

3. funtzionala.

4. laua.

Haur hauetatik, %89 gizonezkoak ziren. Batez besteko adina: 2,51 hilabetekoa (13 egun-urte 1). Pazienteen %49an (26 kasutan) hidrofenosia pieloureterala zen. Gainontzekoetan, ureterala ere bai.

Emaitzak

Hidronefrosi pieloureteralaren patroi erabat butxatzailea edo partziala zuten 16 pazientetatik (%61), 13ri kirurgia egin zitzaien (10 pieloplastia, 2 nefrektomia eta 1 transposizio ureterala).
Patroi laua izan zuen paziente bakarrari nefrektomia egin zitzaion.

Patroi funtzionala aurkeztu zuten 9 pazienteak (%35) tratamendu kontserbadorearekin ondo eboluzionatu zuten.

Ureterohidronefrosia zuten 27 pazienteetatik, 4k (,81) patroi laua zuten, guztiek IV. edo V. graduko errefluxu besikoureteralarekin. Haietatik biri heminefrektomia egin zitzaien, SMING-a bati eta besteari tratamendu profilaktikoa, eta sendatu egin ziren.

Beste 12 pazienteetan (%44) patroia erabat  butxatzaile  edo  partziala izan zen. Haietatik, 7ri kirurgia egin zitzaien, eta gainerakoei tratamentu profilaktikoa zein kontserbadorea.

Patroi funtzionala zuten beste 11 pazienteek (%41) normaltasunera eboluzionatu zuten tratamendu kontserbadorearekin.

Ondorioak

Renograma isotopiko diuretikoa baliagarria da umetoki barruan antzemandako hidronefrosiaren jaio ondoko arretan. Horrek tratamendu kontserbadorea egiteko aukera ematen digu, baita bilakaera ona izatekoa ere (butxadura duten pazienteengan izan ezik).

Bibliografia

1.-Guidelines for standard and diuretic renogram in children.Gordon I, Piepsz A, Sixt R; Auspices of Paediatric Committee of European Association of Nuclear Medicine. Eur J Nucl Med Mol Imaging. 2011 Jun;38(6):1175-88.

Azken Berriak

Sarean da Osasun Biltzarrari buruzko Osagaiz aldizkariaren ale berezia
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean da jada. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenaren ale berezian, urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarrean landutako ga...
Testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSEk
Aurten ere euskarazko testu laburren lehiaketa antolatu du FEUSE-Farmazialari Euskaldunen Elkarteak. Gauzak horrela, abenduaren 31ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera. Irabazleak 300 euroko saria eta ziurtagiria jasoko ditu. Horretaz gain, "Fa...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan