Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Sindrome hemolitiko uremiko tipikoa

Egileak:

Izaskun Naberan Mardaras

Nerea González Temprano

Ane Vila Urizar

Amaia Sagastibeltza Zabaleta

Ainhoa Izeta Lizarraga

Inmaculada Nadal Lizarbe

Pediatria Zerbitzua, Haur Kirurgia Zerbitzua eta Aurpegi-masail kirurgia Zerbitzua. Nafarroako Ospitalegunea


Sarrera

Sindrome hemolitiko uremiko (SHU) tipikoa bost urtetik beherako umeen giltzurrun-gutxiegitasun akutuaren etiologiarik ohikoena da. Sintomen hirukote tipikoa anemia hemolitiko mikroangiopatikoa, tronbozitopenia eta giltzurrun hutsegite larria dira.

Helburuak

Gastroenteritis enteroinbasiboarekin   larrialdi-zerbitzura aste berean datozen bi edoskitzaileen kasu klinikoak aurkeztea.

Metodoak

Datuen iturria Nafarroako Ospitaleko Historia Kliniko Informatizatua izan da.

Emaitzak

1. go kasua

Bost  egunez  beherako  odoltsua  izateagatik  larrialdi-zerbitzura  doan 10 hilabeteko edoskitzailea. Okadak, sukarra, suminkortasuna eta oliguria aurkezten  ditu.  Senitartekoen  artean  ez  dago  ingurune  epidemikorik. Hasieran deshidratazio arina du, bizi-konstante guztiak normalak izanik. Odol- azterketan anemia, tronbozitopenia eta giltzurruneko gutxiegitasun akutua nabarmentzen  dira.  SHU  susmoarekin  zainketa  intentsiboetako  unitatera (ZIU) doa monitorizazio eta tratamendu egokirako. Bertan globulu gorrien transfusioa jasotzen du eta gorozki-laginen kultiboan E.Coli 0157:H7 hazten da, berotoxina sortzailea. Lau egun ospitalean eman ondoren, asintomatikoa, etxera doa SHU tipikoaren diagnostikoarekin. Kontsultan egindako jarraipenean bilakaera egokia pairatzen du.

2. kasua

Hiru egunez beherako odoltsua, petekiak eta okadengatik larrialdi- zerbitzura doan 22 hilabeteko edoskitzailea. Gainera, febrikula, sabeleko mina, suminkortasuna eta tolerantzia ezegokia aurkezten ditu. Senitartekoen artean ez dago ingurune epidemikorik. Miaketan dehidratazio moderatua eta petekiak nabarmentzen dira, bizi-konstante guztiak normalak izanik. Odol-azterketan anemia, tronbozitopenia, giltzurruneko gutxiegitasun akutua eta eskistozitoak identifikatzen dira. SHU susmoarekin, ZIUra doa, monitorizazio eta tratamendu egokirako. Gorozki laginen kultiboan E.Coli 0157:H7 hazten da, berotoxina sortzailea. Bost egun ospitalean eman ondoren, asintomatikoa, etxera doa SHU tipikoaren diagnostikoarekin. Kontsultan egindako jarraipenean bilakaera egokia pairatzen du.
 

Ondorioak

SHU tipikoaren hilkortasuna %5-10 artekoa da eta giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa edo hipertentsioa pairatzeko arrisku faktorea da. Horregatik, jarraipen estua gomendatzen da. Aurkeztutako bi kasuen eragilea E.Coli enteroinbasiboa da. Kasuen %90-95ak honako ezaugarriak ditu: adin txikiko haurrak izatea, udaldiko hilabeteetan ematea, aipatutako hirukote klinikoa izatea eta bilakaera onuragarria izatea. Gure bi kasuek ez zuten dialisiaren beharrik izan eta ez zuten giltzurrun kanpoko sintomarik pairatu. Tratamenduaren helburu nagusiak monitorizazio estua eta euskarria dira, beti ere giltzurrun funtzioaren jarraipen estua egin behar dela gogoratuz.

Bibliografia

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren iraileko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Veronica Ruiz Pereda Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Erizaintzako zuzendariordeari hitza eman diote. Izan ere, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean errea...
Osasun Biltzarrean izena eman nahi duzu?
OEEren Osasun Biltzarraren 33. edizioa urriaren 25ean (ostirala) izango da, Zornotzako (Bizkaia) Zelaieta Kultur Aretoan. Gauzak horrela, egun horretako hitzaldi, mahai-inguru, tailer edota bertso-bazkarian parte hartu nahi duzuenok izena emateko aukera...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan