Adinekoen ariketa fisikoaren ezaugarriak: hiriko eta herriko pertsonen arteko ezberdintasunak
Egileak:
Irantzu IbaƱez Lasurtegi
Euskal Herriko Unibertsitatea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saila
Sarrera
Ariketa fisikoak adineko pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean dituen onura fisikoak eta psikologikoak ondo zehaztuak daude literatura zientifikoan (2,4,5,6,7). Hala ere, biztanleriaren talde honen proportzio handia inaktiboa izaten jarritzen du. Ebidentzia murriztua dago jarrera sedentario hau eragiten duten faktoreen inguruan.
Helburuak
Euskal Herriko hiri batean eta herri batean bizi diren adineko pertsonen ariketa fisiko maila neurtzea eta ariketa fisikoa aurrera eramateko dituzten trabak eta erraztasunen pertzepzioak esploratzea.
Metodoak
37 parte-hartzaileek (%46 hiritar, %54 herritar, adina 72 ± 5.8 urte, 16 emakume eta 21 gizon) PASE (Physical Activity Scale for the Elderly-Adineko pertsonentzako Ariketa Fisikoko Eskala) galdeketa osatu zuten (1,3). Bertan ariketa fisikoa 3 arlotan neurtzen da: aisialdikoa, etxekoa eta lanekoa. Parte-hartzaile guztietatik, bederatzik erdi-estrukturatutako elkarrizketetan parte hartu zuten haien ariketa fisikoa baldintzatzen duten faktoreei buruz hitzegiteko. Metodo induktiboak erabili ziren parte-hartzaileen esperientzietatik ideia orokorrak garatu eta haien ikuspuntua interpretatzeko.
Emaitzak
Ezberdintasun adierazgarririk ez zen aurkitu hiritar eta herritarren ariketa fisiko totalaren puntuazioaren artean baina bai gizon eta emakume herritarren artean (189±87.6 vs 120.7±54.5,p<0.05). Aisialdi arloan, hiritarrak adierazgarriki aktiboagoak zirela ere aurkitu zen eta herritarrak aktiboagoak etxeko arloan (p<0.05). Elkarrizketen analisi tematikoak ariketa fisikoarekiko jarrera baldintzatzen duten faktore komun batzuk erakutsi zituen (banan-banakoak, sozialak eta ingurunekoak) eta baita lekuz-lekuko faktore espezifikoak ere.
Ondorioak
Emaitza hauek erakusten dute ariketa fisikoa neurtzeko orduan arlo ezberdinak (aisiladikoa, etxekoa eta lanekoa) eta banan-banakoaren ezaugarriak kontutan hartzea ezinbestekoa dela. Dena den, ikerlan honen parte-hartzaileen kopurua txikia izanik, azpimarratzen diren ondorioak arretaz onartu behar dira; horrela, ikerlana populazio handiago batean egitea komenigarria izango litzateke adineko pertsonen osasuna eta bizi-kalitatea bermatzen duten programa eraginkorrak diseinatu ahal izateko.
Bibliografia
(1)Allison, M. J., Keller, C. and Hutchinson, P. L. (1998) 'Selection of an instrument to measure the physical activity of elderly people in rural areas', Rehabilitation nursing: the official journal of the Association of Rehabilitation Nurses, 23(6), 309-14.
(2)Bird, M., Hill, K. D., Ball, M., Hetherington, S. and Williams, A. D. (2011) 'The long-term benefits of a multi-component exercise intervention to balance and mobility in healthy older adults', Archives of Gerontology and Geriatrics, 52(2), 211-216.
(3)Dinger, M. K., Oman, F., Taylor, E. L., Vesely, S. K. and Able, J. (2004) 'Stability and convergent validity of the Physical Activity Scale for the Elderly (PASE)', Journal of Sports Medicine and Physical Fitness, 44(2), 186-192.
(4)Englund, U., Littbrand, H., Sondell, A., Pettersson, U. and Bucht, G. (2005) 'A 1-year combined weight-bearing training program is beneficial for bone mineral density and neuromuscular function in older women', Osteoporosis International, 16(9), 1117-1123
(5)Manson, J. E., Greenland, P., LaCroix, A. Z., Stefanick, M. L., Mouton, C. P., Oberman, A., Perri, M. G., Sheps, D. S., Pettinger, M. B. and Siscovick, D. S. (2002) 'Walking compared with vigorous exercise for the prevention of cardiovascular events in women', New England Journal of Medicine, 347(10), 716-725.
(6)Marques, E. A., Wanderley, F., Machado, L., Sousa, F., Viana, J. L., Moreira-Goncalves, D., Moreira, P., Mota, J. and Carvalho, J. (2011) 'Effects of resistance and aerobic exercise on physical function, bone mineral density, OPG and RANKL in older women', Experimental Gerontology, 46(7), 524-532.
(7)Martins, R. A., Verissimo, M. T., Coelho e Silva, M. J., Cumming, S. P. and Teixeira, A. M. (2010) 'Effects of aerobic and strength-based training on metabolic health indicators in older adults', Lipids in Health and Disease, 9.