Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Errotabirusak eragindako gastroenteritisaren ondorio klinikoak Lehen Mailako Atentzioan

Egileak:

MARGA IRIDOI AGUIRRE

PEDRO GORROTXATEGI GORROTXATEGI

AMAIA LOPETEGUI MENDIZABAL

ANDRY MELNYK

ALBA CANALDA GARCIA

ANE AGUIRRE CLARAMUNT

REBECA CASTAÑO BECERRIL

PASAI SANPEDROKO OSASUN-ZENTROA


Sarrera

Egun, errotabirusak sortzen duen gastroenteritisaren (GEAren) gaineko interesa handiagotu egin da pediatren artean, txertaketa dela medio prebenitu ahal den gastroenteritisa baita. Zentro hospitalarioetako kasuistikatik abiatutako ikerketa-lan ezberdinak daude, zeinetan haurrentzako eta beren senideentzako ondorioak aztertzen dituzten.

Helburuak

Lehen Mailako Atentzioan diagnostikatutako GEAk abiapuntu harturik, koprokultiboa egin den edo ez, kultibo horien emaitza, adina eta germen patogenoaren arabera egindako kontsulta aztertzea dira honako ikerketa-lanaren helburua.

Metodoak

Urtebeteren buruan Osasun Zentro batean emandako GEA guztien ikerketa-lan erretrospektiboa. Lehen mailako informatikaren bitartez aztertu dira aipatutako maila asistentzialean egindako kontsultak eta ospitaleko programa dela medio, hazkuntza-laginen emaitzak eta larrialdietan izandako kontsulta eta ingresuak. Gaixotasun kronikoak dituzten haurrak eta errotabirusaren kontrako txertoa jaso dutenak baztertu dira.
Eragin estatistikoa t-testaren probaren bidez egin da

Emaitzak

230 haurrez osatutako populaziotik, 5 urtetik beherako 295 episodio aztertu dira (1,28 episodio/haur/urte).
Errotabirusak eragindako GEA % 7a da eta 5 urtetik beherakoengan ikusitako intzidentzia 0,09 episodio/haur/urte da.
Kasu guztien gaineko % 62an ez da koprokultiborik egin eta ondorio klinikoa askoz ere arinagoa da (batezbesteko kontsulta 1,17±0,48), kultiboa egin den haurrengan baino ( 1,86 ±1,14 p>0,0001)
Salmonellak eta errotavirusak eragindako GEAk dira kontsulta gehien sortu dutenak ( 2,2 episodio urteko)
Urtebete baino gutxiagoko haurrek kontsulta gehiago behar izan dute (1,45±1,03) haur zaharragoek baino (1,36±0,7), aldea adierazgarria izan ez arren.
Ingresu bakarra, errotabirusak jota zegoen urtebetez azpiko haur batena izan zen.
Etiologia eta adina kontuan hartuta, datuak ondoko taulan jasotzen dira.

Ondorioak

GEAk jota dauden haurrengan eta Lehen Mailan koprokultiboa egin ez zaienen artean, ondorio klinikoa arinagoa da.
Errotabirusak eragindako GEAk, betiere, Lehen Mailan jasotako datuetatik abiatuta, 0,09 episodio/haur/urteko intzidentzia dauka eta bere ondorio klinikoa Salmonellak eragindako GEArekin alderatuta, antzekoa da.

Bibliografia

Dokumentuak jeitsi:jeitsi

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan