Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

5.23. PROMIC

Egileak:

Iratxe Regidor Fuentes

Eva Amuriza De Luis

Osakidetza. Zornotza. Barrualde Eskualdea. Kalitatea-Ikerketa.


Sarrera

Bizi-itxaropena luzetzearen ondorioz, populazioa zahartu eta pertsonen osasun beharrak areagotu egin dira. Zerbitzuaren kalitatea eta sistemaren eraginkortasuna ziurtatuz, egoera berri honi (nazioarteko joera dena) aurre egiteko, osasun-sistemarako ikuspegi desberdina beharrezkoa da. PROMIC Bihotz Gutxiegitasunarekiko arrisku handian dauden patologia anitzeko pazienteentzako tratamendua eta zainketen kudeaketarako diziplina anitzeko programa da.

Helburuak

Programa iraunkorra izango da, eta urtebeteko epean lortuko da: bihotz-arazoengatik ospitalean berriz ez sartzea eta hilkortasuna txikitzea; bizi-kalitatea hobetzea; pazienteentzako gaitasun funtzionala indartzea, ezaguerak eta gaixotasun/arduraren gaineko pazientearen autonomia handitzea, erizainaren konpetentzi berriak garatzea eta sistema efiziente bihurtzea.

Metodoak

Ikerketa kuasi-a-esperimentala, Bihotz Gutxiegitasuna duten pazienteen artean babestutako eta deprimitutako funtzioarekin.

Emaitzak

Pazienteengan emaitzetako lehenengo analisian programako segimenduko hiru hilabetetan (n=91) gertaeren arriskua nabarmen gutxiago dirudi PROMIC taldean. Kontrol taldean tasa handiagoa izan zen: kontrolean 14 gertaera/3253 egun eta PROMIC–en 9 gertaera/6447 egun.

Ondorioak

Emaitzetako informazio kuantitatiboa datu kualitatiboekin osatuko da, pazienteen bizi-kalitatearen hobekuntzari buruz programaren eraginkortasun potentziala egiaztatuz. Honekin guztiarekin erabaki ahal izango da euskal osasun sisteman zabaldu ala ez.

Bibliografia

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan