Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Elikadurari eta jarduera fisikoari lotutako ohiturak obesitatea eta belauneko artrosia duten pazienteengan

Egileak:

ARITZ URDAMPILLETA OTEGI

ANNA SAULÓ ARÁNEGA

0


Sarrera

Ezagunak dira jarduera fisikoaren eta elikadura orekatu baten onurak prebalentzia handiko gaixotasunak pairatzen dituzten pazienteengan zein belauneko artrosia dutenengan. Belauneko artrosia duten pazienteek ezintasun batzuk dituzte edozein jarduera fisiko egiteko; eta honek euren funtzionaltasuna kaltetzeaz gain, gainpisua edo obesitatea eragin dezake, osasun-arloko eragin kaltegarriak izanaz.

Helburuak

Artrosia duten pazienteengan, jarduera fisiko eta elikadura ohiturak erlazionatu nahi dira, tratamendu edo bide prebentibo desberdinak jorratu eta egoera okertu ez dadin.

Metodoak

Ikerketa-mota: deskriptiboa eta zeharkakoa.

Lagina: Belauneko artrosia pairatzen zuten 20 emakumezko hartu ziren lagin moduan eta talde horretan sartzeko irizpidea guztiek obesitatea izatea izan zen (GMI, Gorputzeko Masa Indizea ≥ 30).
Aldagaiak: Aldagai sozio-demografikoak, klinikoak, GMI, jarduera fisikoari eta elikadurari lotutako ohiturak.


Materiala: Aldagai guzti hauek hartzeko Bartzelonako 3. mailako ospitale klinikoko dietista-nutrizionistaren kontsultoriako datuak zein galdetegi bat erabili zen, non bertan: 1) Jarduera fisikoari lotutako ohitura IPAQ (International Physical Activity Questionnaire) galdetegiaren bidez neurtzen zen (IPAQ, 2002) eta 2) Elikadurari lotutako ohiturak, Dieta Mediterraneoarekin zuten alderagarritasuna. 68,8±8,6 ko adina zuten eta %72k bestelako komorbilitateak zituen.
Estatistika: Taldeen arteko konparaketa Fisher probaren bitartez egin zen. Analisi deskriptiboaren batez bestekoak eta desbiderapen estandarra exzelaren bidez egin ziren.

Emaitzak

Pasatako galdetegien arabera, pazienteen %40,8k ez zuen jarduera fisikorik egiten, %11,7k gutxieneko jarduera zuen (jarduera fisikoa astean behin baino gehiago) eta %30,9k ariketa fisikoari lotutako ohitura moderatua zuen (astean 2 aldiz baino gehiago) eta %16,6 a oso aktiboa zen (astean 3 aldiz baino gehiago jarduera fisikoa egiten zuen). Paziente guztien %16,6k bakarra egiten zuen indarreko lana.
Paziente guztietatik %80k ez zituen Dieta Mediterraneoaren ohiturak betetzen. Bestalde, ez zen aurkitu desberdintasun estatistikorik ohitura fisiko desegokien eta dieta-ohituren artean, ezta obesitate-graduaren eta dieta-ohituren artean.

Ondorioak

1) Artrosia pairatzen duten emakumezko paziente obesoek ez dute erakutsi elikadura-ohitura egokirik dutenik eta %16,6ak soilik burutzen ditu indarra eskatzen duten ariketak eta bizimodu aktiboa dauka. 2) Jarduera fisikoari eta elikadurari lotutako ohiturek ez dute korrelaziorik erakusten obesitate-mailarekin. 3) Hurrengo ikerlanetarako interesgarria izango litzateke obesitatea duten pazienteen eta ez dutenen ohiturak alderatzea, emaitza biribilagoak ateratzeko.

Bibliografia

Anandacoomarasamy A, Fransen M, March L. Obesity and the musculoskeletal system. Curr Opin Rheumatol. 2009:21(1):71-7.
Bliddal H y Christensen R. The management of osteoarthritis in the obese patient: practical considerations and guidelines for therapy. Obes Rev.2006; 7(4):323-31.
Nuñez M, Nunez E, Sastre S, Del-Val JL, Segur JM, Macule F. Prevalence of knee osteoarthritis and analysis of pain, rigidity, and functional incapacity. Orthopaedics. 2008;31(8):753-.
Nuñez E, Lozano L, Segur JM, Sastre S, Macule F, Popescu D et al. Physical function in obese patients with knee osteoarthritis: active lifestyle and exercise. Ann Rheum Dis 2010;69(Suppl3):717-.
https://sites.google.com/site/theipaq/

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan