Micobacterium Bovis-ek eragindako “Birika kanpoko” tuberkulosia
Egileak:
Itziar Frago Marquínez
Juan Martí Cabane
Edurne Bikuña Ugarte
Ana Maria Iturzaeta Gorrotxategi
Begoña Lasa Intxausti
Katixa Leizaola Arregui
Amaia Zurutuza Auzmendi
Ane Elbire Labirua-Iturburu Ruiz
Juan Antonio Alonso Peinador
0
Sarrera
Herrialde garatuetan Micobacterium bovis tuberkulosiaren % 1-2 kasuetan identifikatu egiten da eta garabidean dauden herrialdeetan maiztasuna altuagoa da. 2013 urteko intzidentzia Gipuzkoan 17/100.000 da eta Marokon 104/100.000koa.
Esneki ez pasteurizatuen kontsumoa eta infektatutako animaliekin kontaktua dira arrisku-faktoreak.
Gomendatutako tratamendua Isoniazida, Rifampizina eta Etambutol 2 hilabete dira eta Isoniazida gehi Rifampizina 7 hilabetetan jarraitzea (eta ez soilik beste 4 hilabete M. Tuberculosiaren kasuan bezala).
Helburuak
Micobacterium Bovis ezagutaraztea kasu kliniko batzuei esker eta M. Tuberculosisarekin dituen desberdintasunak erakutsi.
Metodoak
2014an barne medikuntzako kontsultan ikusitako Micobacterium Bovis infekzioa zuten Marokoko 2 emakumeen kasuak errebisatzen ditugu.
Emaitzak
Lehen kasua traumatologiako kontsultan ikusten zuten 63 urteko emakume diabetikoa da, eskumako sorbaldako minagatik. Erresonantzian artikulazio-isuria ikusten zen eta besapeko gongoil ugari. Gure kontsultan eskatutako eskanerrean adenopatia anitzak aurkitu ziren besape eta lepauztai gainean, besahezur inguruan bildumak eta birikak normal, artritis infekziosoarekin bateragarria. Artrozentesiaren bidez lortutako likido sinobialean Mycobacterium tuberculosis complex bereiztu zuten.
Bigarren kasua otorrinolaringologiako kontsultan ikusten zuten 35 urteko emakumea da, lepoan gongoilak zituelako. Eskanerrean adenopatia handiak ikusi ziren mediastinoan, hilioetan, lepauztai gainean, etab. linfoma antza zuelarik. Barne medikuntzako kontsultan goingoil biopsia eskatu zen: nekrosia zuen linfadenitis granulomatosoa, Ziehl Neelsen tintzio positiboarekin eta inmunokromatografian Mycobacterium tuberculosis complex nabarmendu zen.
Bi kasuetan tuberkulostatikoak hasi genituen isoniazida, rifampizina, pirazinamida eta etambutolarekin. Beranduago, PCR-an M. bovis zela bereiztu zen. Hortaz, tratamendua osotu genuen bi hilabetez eta gero 7 hilabete isoniazida eta rifampizinarekin.
Ondorioak
-Espezialista desberdinek tuberkulosiaren susmo handia eduki behar dute.
-Etorkinen artean tuberkulosia diagnostikatzean, gomendagarria da 4 tuberkulostatikoekin hastea, M. tuberculosiaren erresistentzia kopurua handiagoa delako eta M. bovisaren
kasuan pirazinamidari erresistentzia intrintsekoa dagoelako.